14 Urte oroz Salomon erregeari hogeita bi mila inguru kilo urre* 10,14 hogeita bi mila inguru kilo urre: H.h., seiehun eta hirurogeita sei talentu urre; zenbaki hau Ap 13,18 tx.ean ere aurkitzen da. Kopuru izugarri handia adierazten du.etorri ohi zitzaion,15 eta hori, bidaiariek eta merkatariek, mendebaldeko erregeak* 10,15 mendebaldeko erregeak: 2 Kro 9,14 testu paraleloan Arabiako erregea aipatzen da.eta Israel lurraldeko gobernariek ordaintzen zizkioten zergak zenbatu gabe.16 Salomon erregeak berrehun babeski handi egin zituen urre garbiz, babeski bakoitza egiteko ia zazpi kilo urre behar izan zelarik.17 Beste hirurehun babeski txiki ere egin zituen urre garbiz, babeski bakoitza egiteko ia bi kilo urre behar izan zelarik. Eta «Libanoko Oihana»* 10,17 Libanoko Oihana: Ik. 7,2-3. Dirudienez, beste zenbait gauzatarako bezala, armak gordetzeko ere bazen jauregi hura.zeritzan jauregian ipini zituen.18 Marfilezko errege-aulki bikain bat ere eginarazi zuen Salomonek eta urre garbiz jantzi.19 Sei maila zituen errege-aulkiak; bizkarraldea biribila* 10,19 bizkarraldea biribila: Hebreerazko testua iluna. Bizkarraldean zekor-buru bat ere irakur daiteke.zuen eta jarlekuaren alde banatan besoak. Besoen ondoan bi lehoi zeuden zutik,20 eta beste hamabi lehoi sei mailen alde banatan. Ez zen inongo erresumatan sekula egin halakorik.21 Salomon erregearen edalontziak oro urrezkoak ziren; ez zegoen zilarrezkorik, zilarra ez baitzen aintzakotzat hartzen Salomonen garaian.22 Izan ere, bazituen erregeak itsasoan ur handietarako merkataritzako ontziak* 10,22 ur handietarako merkataritzako ontziak: H.h., Tarsiseko ontziak. Itsas ibilaldi luzeak egiteko hornituak zeuden itsasontzi handiak ziren, merkataritzarako prestatuak. Espainiako hego-mendebaldeko lurralde aberatsa bide zen Tarsis; hona eta Ofir-era (ik. 9,26) joan-etorrian ibili ohi ziren halako ontziak., Hiram erregearen ontziteriarekin batera ibiltzeko; hiru urtetik behin ur handietako merkataritzako ontzi haiek urrez, zilarrez, marfilez, tximinoz eta indioilarrez beterik itzuli ohi ziren.23 Salomon erregea lurreko errege guztiak baino aberatsago eta jakintsuago izan zen.24 Denek nahi zuten Salomon ikusi, Jainkoak eman zion jakinduriaren berri izateko.25 Etortzen zirenek nork bere esku-erakutsia ekarri ohi zion: zilarrezko nahiz urrezko gauzak, janzkiak, armak, usaingarriak, zaldiak, mandoak. Eta horrelaxe urte oroz.26 Salomonek mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi inguratu eta hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera.27 Salomon erregeak zilarra harriak bezain ugari bildu zuen Jerusalemerako, eta zedroak ere Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezainbat.28 Salomonen zaldiak Mutzri eta Kue-koak* 10,28 Mutzri: Hebreerazko testuak Mitzraim dakar eta izen honek, eskuarki, Egipto esan nahi du. Hemen, ordea, Mutzri-k gaur egungo Turkiako hego-ekialdean zegoen eskualdea adierazten du. // Kue: Hebreerazko hitzak uzta edo bilketa esan nahi du. Antzinako itzulpenek Asia Txikiko Zilizia eskualdeko hiritzat hartu izan dute. Salomonen garaian Mutzri eta Kue ziren zaldien salerosketarako merkatu nagusiak.ziren jatorriz; Kuen erosi ohi zituzten erregearen merkatariek.