1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
Elias
1 Elias sortu zen, sua bezalako profeta:haren hitzak zuziak bezala erretzen zuen.
2 Gosetea ekarri zuen israeldarren gain,
eta asko gutxitu zituen bere jainkozaletasun kartsuaz.
3 Jaunaren aginduz euria egitea eragotzi zuen* 48,3 euria egitea eragotzi zuen: H.h., zerua itxi zuen.
eta hiru aldiz zerutik sua jaitsarazi ere bai.
4 Elias, zer ospea izan zenuen zeure mirariengatik!
Nor harrotuko da zu adinakoa delakoan?
5 Zuk ekarri zenuen hildako bat bizitzara,
Goi-goikoaren hitzaz Hildakoen Egoitzatik ateraz;
6 zuk erregeen hondamendia ekarri
eta handikiak agintetik* 48,6 agintetik: H.h., ohetik; grekozkoak oker irakurri du hebreerazkoa, ohe eta makila (aginte-makila) esan nahi duten hitzak nahastuz.bota zenituen;
7 zuri Jaunak agiraka egin zizun* 48,7 Jaunak agiraka egin zizun: Eliasek gelditzen zen zintzo bakarra bera zela uste izan zuenean, Jainkoak kontra egin zion zintzo iraundakoak zazpi mila zirela esanez, eta adorea galdu izana aurpegiratu zion inplizituki (ik. 1 Erg 19,9-18).Sinain
eta zigortzeko bere erabakia azaldu Horeb mendian;
8 zuk erregeak gantzutu zenituen
sinesgabeen aurka mendekatzeko;
eta profetak ere gantzutu zenituen
zeure ondorengo izateko* 48,8 zeure ondorengo izateko: Jaunaren aginduz (ik. 1 Erg 19,15-16) Eliasek Damaskoko errege Hazael, Samariako errege Jehu eta Eliseo profeta gantzutu zituen.;
9 su-zurrunbiloan eraman zintuzten suzko zaldien gurdian.
10 Idatzirik dago ezarritako garaian etortzekoa zarela
Jaunaren sumina, lehertu baino lehen, baretzera,
gurasoa eta semea elkarrekin bakearazteko* 48,10 Idatzirik… zarela: Hebreerazkoaren arabera; grekozkoak dio: Izendatua zaude etorkizuneko salaketetan Jaunaren sumina… baretzeko. // gurasoa… bakearazteko: Esaldia Ml 3,24 tx.etik hartua da. Lk 1,17 tx.ean erabiltzen da berriro, Joan Bataiatzaileak Eliasen etorreraren profezia betetzen duela adierazteko.
eta Jakoben leinuak indarberritzeko.
11 Zorionekoak ikusi zintuztenak* 48,11 zorionekoak ikusi zintuztenak: Ez dago garbi jakiterik Elias ikusi zutenei ala etorriko denean ikusiko dutenei buruz ari den.
eta maitasunean lokarturik daudenak;
gu ere biziko gara, bai.
Eliseo
12 Elias zurrunbiloan desagertu zenean,haren espirituaz bete zen Eliseo.
Bere bizitzan zehar, ez zuten buruzagiek ikaratu,
inork ere ez menpean hartu.
13 Ezer ez zen ezinezko harentzat,
heriotzako loaldian ere profetagintzan jardun zuen* 48,13 heriotzako… jardun zuen: Beharbada 2 Erg 13,20-21 zatiko erreferentzia egongo da hemen; han esaten da Eliseoren hilobira hilda botatako bat piztu egin zela. Edota baliteke 2 Erg 4,33-37 zatiari buruzkoa izatea; han Eliseok hildako mutiko baten gainean etzan eta berpiztu egin zuen. Kasu honetan, honela itzuli beharko litzateke: etzanda ere profetagintzan jardun zuen..
14 Bere bizitzan mirariak egin zituen; hil eta gero ere,
miresgarriak izan ziren haren egintzak.
15 Hala eta guztiz ere, herria ez zen bihozberritu,
ez zen bere bekatuetatik aldendu,
bere herrialdetik kanpora eraman
eta mundu osoan sakabanatu zuten arte.
Herri murriztua baizik ez zen gelditu
eta Daviden ondorengo buruzagi bat.
16 Hauetako batzuek Jainkoari atsegin zitzaiona egin zuten;
beste batzuek, berriz, bekatuak ugaldu.
Ezekias eta Isaias
17 Ezekiasek bere hiria gotortu zueneta ura eraman barrura* 48,17 bere hiria: Jerusalem da (ik. 2 Kro 32,5). // ura eraman barrura: Gihon-eko iturritik galeria bat egin zuen ura hiri barrura eramateko (ik. 2 Erg 20,20 eta 2 Kro 32,30)..
Harkaitza zulatu burdinazko tresnaz
eta urtegiak egin zituen.
18 Haren garaian egin zuen eraso Senakeribek:
Rabsakes* 48,18 Rabsakes: Grekora itzuli zuenak izen propiotzat hartu zuen rabsakes hitza; baina hebreerazko testuan ohorezko titulu bat da, ordezkari nagusia itzuli duguna (ik. 2 Erg 18,17).bidali zuen
eta honek Sionez jabetu nahi izan zuen,
eta harro eta lotsagabe jokatu zuen.
19 Jerusalemgo biztanleek dar-dar egin zuten izu-ikara handiz
eta emakumeak erdiminetan bezalako oinazeak jasan zituzten.
20 Baina Jaun errukiorrari dei egin zioten
eskuak harengana luzatuz;
eta Santuak berehala erantzun zien zerutik,
eta Isaiasen bidez askatu.
21 Asiriarren kanpalekuei eraso zien Jaunak
eta suntsitu egin zituen haren aingeruak,
22 Ezekiasek Jaunari atsegin zitzaiona egin baitzuen;
tinko iraun zuen* 48,22 tinko iraun zuen: Testuak hitz-jokoa egiten du Ezekias izenarekin, Jaunak sendotzen (tinko iraunarazten du) esan nahi baitu.David arbasoaren jokabidean,
Isaiasek, profeta handi eta bere azalpenetan fidagarri zenak,
agindu zionaren arabera.
23 Isaiasen garaian egin zuen eguzkiak atzera,
profetak erregearen bizitza luzarazi zuelarik.
24 Espirituaren eragin indartsuz etorkizuna ikusi zuen
eta Siongo atsekabetuak kontsolatu* 48,24 Siongo atsekabetuak kontsolatu: Is 40,66 tx.aren aipamena..
25 Azkena arte iragarri zuen etorkizuna
eta ezkutuko gauzak ere bai, gertatu baino lehen.