1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
Natan
1 Haren ondoren Natan etorri zen,Daviden egunetan profeta izan zena.
David
2 Sakrifizioetan zatirik aukeratuena gantza den bezala,halaxe David israeldarren artean.
3 Lehoiekin jolas egin zuen antxumeekin bezala,
hartzekin arkumeekin bezala.
4 Ez al zuen gaztetan erraldoia hil
eta herriaren gainetik iraina kendu,
habailan harria zuela besoa astindu
eta Goliaten harropuzkeria eraitsi zuenean?
5 Izan ere, Jaunari dei egin zion, Goi-goikoari,
eta honek besoa indartu zion;
horrela, gerlari trebe hura menderatu zuen
eta herriaren indarra sendotu.
6 Horregatik, hamar milaren garaile bezala ospatu zuten David
eta Jaunak haren bidez bedeinkatu zituelako* 47,6 Jaunak… zituelako: H.h., Jaunaren bedeinkazioekin.goretsi,
errege-koroa distiratsua eskainiz.
7 Inguru guztiko etsaiak zanpatu zituen
eta aurka zituen filistearrak suntsitu,
haien indarra behin betiko hautsiz.
8 Bere egintza guztiengatik eskerrak eman
eta goretsi egiten zuen goi-goiko Santua;
bihotz-bihotzez abesten zituen gorazarreak* 47,8 gorazarreak: Salmoak dira (ik. 2 Sm 23,1). Davidi buruz esandakoaren erdia baino gehiago haren liturgi ekintzari buruzkoa da. Autoreari gehien axola zaizkion gaietakoa da.
eta bere Egilea maitatzen.
9 Abeslariak jarri zituen aldare aurrean,
doinu eztiz kantatzen zutelarik* 47,9 Eskuizkribu batzuek eransten dute: honela egunero goretsiko dute Jainkoa beren kantuez..
10 Handitasuna eman zien jaiei,
ezin ederrago bihurtu ospakizunak* 47,10 ezin… ospakizunak: Honela ere itzul daiteke: perfekzio osoz ordenatu zituen aldi sakratuak.:
Jaunaren izen santua goresten zen,
santutegia egunsentitik kantuz betetzen zelarik.
11 Barkatu egin zizkion Jaunak hutsegiteak
eta betiko sendotu haren indarra;
erregetza agindu zion,
ospez beteriko tronua izango zuela Israelen.
Salomon
12 Haren ondoren seme jakintsua sortu zen,aitari esker eroso bizi izan zena.
13 Bake-garaian izan zen Salomon errege,
Jainkoak lasaitasuna eman baitzion lurralde osoan,
haren izenean tenplua eraiki
eta betiko santutegia presta zezan.
14 Zein jakintsua izan zinen gaztaroan, Salomon,
argitasunez betea ibaia urez bezala!
15 Zure eraginak lurra estali zuen,
esaera zahar eta gogoeta sakonez bete;
16 urrutiko uharteetaraino iritsi zen zure izena
eta maitatua izan zinen zeure bakearengatik* 47,16 zeure bakearengatik: Autoreak hitz-jokoa egiten du Salomon izenaz, hebreeraz bake (Xalom) hitzaren sustrai berekoa baita (ik. 13. tx.)..
17 Zure kantu, esaera zahar, alegia eta erantzunek
munduaren miresmena sortu zuten.
18 Jainko Jaunaren izenean,
Israelgo Jainko deituaren izenean* 47,18 Israelgo… izenean: Hebreerazkoak dio: Israelen deitua den izen ospetsuaz deitua izan zinen; hemen, Salomonek izan zuen lehen izenaren aipamena dago segur aski: Jedidias, hau da, Jaunaren maitea (ik. 2 Sm 12,25).,
urrea pilatu zenuen eztainua bezala,
zilarra metatu beruna bezala.
19 Emakumeekin etzan zinen
eta haien morroi bihurtu zeure gorputzaren grinaz.
20 Zeure izen ona belztu zenuen eta askazia laidoztatu,
seme-alaben gain sumina erakarriz
eta zeure zorakeriaren ondorenak jasanaraziz.
21 Bitan zatitu zen erresuma
eta Efraimen leinutik* 47,21 Efraimen leinutik: Ipar Erresumako –Israelgo– leinurik garrantzizkoena zen, eta Biblian sarritan, hemen bezala, erresuma osoa adierazteko erabiltzen da.erreinu errebeldea sortu.
22 Baina Jaunak ez zion bere errukiari uko egin
eta ez zituen bere agintzariak baztertu;
ez zituen, bada, bere aukeratuaren ondorengoak
desagertzen utzi,
ez zuen ezabatu bera maitatu zuen Daviden askazia;
Jakoben herriari irauteko bidea eman zion,
eta Davidi beronen sustraitik sortutako kimua.
Roboam
23 Salomonek, hil eta bere gurasoekin ehortzi zutenean,bere askaziko bat utzi zuen ondoren, Roboam,
herriko zoroena, burugabe itzela,
bere erabakiez herria bere kontra altxarazi zuena.
Jeroboamek, Nabaten semeak, bekatu eragin zion Israeli
eta bekaturako bidean jarri Efraim herria.
Jeroboam
24 Eta haien bekatuak hainbesteraino ugaritu zirenez,beren herrialdetik kanpora eraman zituzten.
25 Era guztietako gaiztakeriak egin zituzten
zigorra etorri zitzaien arte.