Nori on egin

1 Ongia egiten duzunean, begira nori egiten diozun* 12,1 Ongia… diozun: Hebreerazkoak dio: Pertsona onari gaizkia egiten badiozu, nori egingo diozu on?,
eta zeure mesedeengatik esker ona izango duzu.
2 Egin on zintzoari: izango duzu saria,
beronengandik ez bada, Goi-goikoagandik.
3 Ez dago onik txarrean jarraitzen duenarentzat,
ezta limosna emateari uko egiten dionarentzat ere* 12,3 Hebreerazkoak dio: Ez da onuragarri gaiztoari on egitea, hori egiten duenak ez du egintza on bat ere egiten..
4 Eman zintzoari, baina ez lagundu bekatariari.
5 Egin on apalari, baina ez eman ezer fedegabeari;
uka iezaiozu ogia, ez eman,
zeure dohainaz baliatuz, menpean har ez zaitzan* 12,5 uka… zaitzan: Hebreerazkoak dio: ez iezaiozu eman armarik, zeure kontra erabil ez ditzan.;
bi aldiz gaitz handiagoa izango baituzu
egin diozun on guztiaren ordain.
6 Gorroto baititu Goi-goikoak ere bekatariak
eta zigortu egiten fedegabeak* 12,6 Eskuizkribu batzuek eransten dute: begira egoten baitzaie zigor-eguna arte..
7 Eman zuzenari, baina ez lagundu bekatariari.

Benetako eta gezurrezko adiskideak

8 Adiskidea ez da onaldian ezagutzen,
etsaia ez da txarraldian ezkutuan geratzen.
9 Norbait onaldian denean, nahigabetu egiten dira etsaiak* 12,9 nahigabetu… etsaiak: Hebreerazkoak dio: etsaia ere adiskide.;
txarraldian, adiskideak ere alde egiten.
10 Sekula ez fidatu etsaiaz,
herdoilak brontzea bezala joko* 12,10 herdoilak brontzea bezala joko: Azkenean herdoilak brontzeari ere erasotzen dion bezala, horrela agertuko da etsaiaren gaiztakeria. Beste zentzu bat ere izan dezake: herdoilak brontzea estaltzen duen bezala, hala dago ezkutuan etsaiaren gaiztakeria (ik. 11. tx.).baitzaitu haren gaiztakeriak.
11 Nahiz eta apalarena egin eta burumakur ibili bera,
egon erne eta gorde zeure burua harengandik;
ispilua garbitzen duenak bezala jokatu zuk,
jakinik ez diola herdoilari betiko eutsiko* 12,11 ispilua… eutsiko: Hebreerazkoak dio: jokatu berarekin ezkutukoa azaltzen duenarekin bezala, eta ezin izango dizu kalterik egin; jakingo duzu zein den haren bekaizkeriaren atarramentua..
12 Ez ezazu zeure ondoan ipin,
irauli ez zaitzan eta bera zeure lekuan jarri;
aldamenean jesarrarazten baduzu,
zeure eserlekua bereganatu nahiko du.
Bestela, ulertuko duzu nire hitzen zuzentasuna;
ez zaitezela damuz oroit ene aholkuez!
13 Nor errukituko da sugeak ziztatutako liluratzaileaz
eta piztiengana hurbildu eta zauritua izan denaz?
14 Bada, berdin da bekatariarekin ibili
eta haren bekatuetan nahasturik gertatzen dena.
15 Ordubete egongo da zurekin* 12,15 Ordubete… zurekin: Hebreerazkoak dio: Zutik zauden bitartean ez du bere burua azaltzen.,
baina estropezu egiten baduzu, bertan behera utziko zaitu.
16 Etsaiak gozo hitz egiten dizu,
baina amildegitik nola botako ari da asmatzen.
Agian etsaiak malkoak ditu begietan,
baina aukera izanik, odolaz nahiko luke ase.
17 Zoritxarrik gertatzen bazaizu,
hantxe izango duzu aurrean
eta laguntzeko aitzakiaz zangartekoa egingo dizu.
18 Gero, isekaz buruari eragin eta txalo joko du,
eta, zure kontra marmar eginez, benetako aurpegia erakutsiko.