1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
83. (82.) SALMOA
Israel suntsitu nahi duten etsaientzat mendeku-eskea
1 Kanta. Asafen salmoa* 83,1 Asafen salmoa: Asafen saileko azkena da (ik. 50,1 oh.)..2 Oi Jainko, ez egon isilik, ez egon geldi eta mutu!
3 Horra zure etsaiak asaldaturik,
gorroto dizutenak burua jasorik.
4 Zure herriaren kontra egitasmo maltzurrak dituzte,
zuk babestuen kontra elkar hartu dute.
5 Hau diote: «Ea, suntsi ditzagun herri gisa!
Ez bedi aipa gehiago Israelen izenik!»
6 Denek azpikerian bat egin dute, zure kontra hitzartu:
7 edomdar eta ismaeldarrek, moabdar eta hagartarrek,
8 Gebal, Amon eta Amalekek, filistear eta tiroarrek* 83,7-8 Edom: Palestinako eki-hegoaldeko herria; ismaeldarrak eta agartarrak, arabiar tribuak; Moab eta Amon, Loten ondorengoak (ik. Has 19), Jordanez beste aldeko erresumak; Gebal, Itsaso Hilaren hegoaldeko herria; Amalek, Negeveko tribu nomada, maiz Israelen etsai azaltzen dena (ik. Ir 17,8); filistearrak eta tiroarrak, Mediterraneo kostaldeko herriak..
9 Asiriarrak* 83,9 Asiriarrak: Izenak Jordanez ekialdeko tribu bat (ik. Has 25,3.18; 2 Sm 2,9) nahiz Asiriar inperioa adieraz dezake.ere elkartu zaizkie,
Loten ondorengoei laguntza eskainiz.
10 Egiezu madiandarrei egina bera,
Sisera eta Jabini egina, Kixon erreka ondoan.
11 Endorren suntsitu zituzten,
eta lurrarentzat simaur bihurtu ziren.
12 Trata itzazu haien handikiak Oreb eta Zeeb bezala,
haien buruzagiak Zebah eta Tzalmuna bezala.
13 Honela zioten:
«Har ditzagun geuretzat Jainkoaren lurraldeak!»
14 Ene Jainko, eraman itzazu zurrunbiloan hautsa bezala,
haize-boladak lastoa bezala.
15 Basoa erretzen duen suaren antzera,
mendiak kiskaltzen dituen sugarraren antzera,
16 pertsegi itzazu zeure ekaitzaz, izutu zeure haize-erauntsiaz.
17 Bete haien aurpegia lotsa gorriz,
zeure burua mendekatuz, Jauna* 83,17 zeure burua mendekatuz, Jauna: Honela itzuli ohi da: eta bila dezatela zure izena, Jauna..
18 Betiko izu-ikaraz eta lotsaz beterik, gal bitez desohorez!
19 Jakin bezate zu, zu bakarrik, zarela Jauna,
zu bakarrik lur guztiaren gain Goi-goikoa.