1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
17. (16.) SALMOA
Errugabea justizia eske
1 Daviden otoitza.Entzun, Jauna! Justizia eske nator!
Zaude adi nire deiadarrari, makur belarria nire otoitzari:
ez dut engainurik ezpainetan.
2 Emazu nire aldeko epaia, ikus nire zuzentasuna.
3 Aztertu nire barrua, ikertu gauez ere, probatu suaz:
ez duzu niregan okerrik aurkituko; nire ahoak ez du huts egin,
4 jendeak ohi duen bezala; gorde dut zure hitza,
5 bide latzetan sendo ezarri ditut oinak;
zure arrastotik ez dira aldendu nire urratsak.
6 Deika nauzu, Jainko; erantzungo al didazu!
Itzul niregana belarria, entzun nire mintzoa.
7 Erakuts zeure maitasun harrigarria,
erasotzaileengandik salbatzen baitituzu
zure esku ahaltsuan babesten direnak.
8 Zaindu nazazu zeure begi-ninia bezala,
gorde ni zeure hegalen itzalpean,
9 larrutu nahi nauten gaizkileengandik,
inguratzen nauten etsai amorratuengandik.
10 Harropuzturik daude* 17,10 Harropuzturik daude: H.h., Gizenez puztuak daude; harropuzkeria adierazteko irudia.; haien ahotik harrokeria besterik ez.
11 Gainean ditut, inguratua naute,
ni lurrera botatzeko beti prest,
12 ehizaki-irrikaz dagoen lehoiaren antzera,
ezkutuan dagoen lehoikumearen antzera.
13 Jaiki, Jauna! Egiezu aurre, bota lurrera!
Salba nazazu zeure ezpataz gaizkileengandik!
14 Garbi itzazu zeure eskuz, Jauna,
garbitu mundutik! Gal bitez bizidunen artetik!
Zuk zaintzen dituzunei, ordea, bete sabela;
ase itzazu horien seme-alabak,
eta utz bezate sobera dutena beren haurrentzat* 17,14 Tx.eko testua iluna da jatorrizkoan eta itzulpena zalantzazkoa..
15 Nik, auzi-egunean, zure aurpegia ikusiko dut;
piztean, zure izateaz aseko naiz* 17,15 Nik… naiz: Honela ere itzul daiteke: Nik, zuzena izateagatik, zure aurpegia ikusiko dut; esnatzean, zure presentziaz aseko naiz..