Mateori deia. Jesus bekatariekin bazkaltzen

(Mk 2,13-17; Lk 5,27-32)

9 Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak* 9,9 zerga: Ik. Mk 2,14 oh.biltzeko mahaian eseria, eta esan zion: –Jarraitu niri. Mateok zutitu eta jarraitu egin zion. 10 Geroago, Mateoren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari* 9,10 zergalari: Ik. Mk 2,15 oh. Zergalariak bekatari bezala ikusten zituzten, eta haiekin harremanik zutenak ere kutsatu egiten ziren, lege-maisuen arauek ziotenez.eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin batera mahaian. 11 Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei: –Nolatan jaten du zuen maisuak zergalari eta bekatariekin? 12 Jesusek entzun eta esan zien: –Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik. 13 Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiagodut errukia sakrifizioak baino.Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik* 9,13 bekatariei baizik: Hau da, beren bekatuzko izaera aitortu eta salbazioa onartzeko prest daudenei..