Jesus eta jende-taldea

(Mk 1,39; Lk 6,17-18)

23 Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. 24 Siria* 4,24 Siria: Galileaz iparraldeko jentil-lurraldea; baina izena bere zentzu zabalean erabili da hemen, Galilea eta inguruak adierazten dituelarik (ik. Mk 1,28).guztian zabaldu zen Jesusen entzutea. Edozein gaitz edo oinazek jotakoak –deabrudun, epileptiko nahiz elbarriak– eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen. 25 Jende-talde handiek jarraitu zioten alde guztietatik: Galilea, Dekapolis* 4,25 Dekapolis: Jordanez ekialdera zeuden hamar hiri., Jerusalem eta Judeatik eta Jordanez beste aldetik.