23 «Orduan, norbaitek “Hona hemen Mesias” edo “Hara han” esango balizue, ez sinetsi.24 Izan ere, gezurrezko mesiasak* 24,24 gezurrezko mesiasak: Ik. Eg 5,36-37.eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte.25 Horra, jakinaren gainean jarri zaituztet aldez aurretik.26 Beraz, norbaitek “Hara, basamortuan dago” esaten badizue, zuek ez irten, edo “Hara, etxe barruan dago” esaten badizue, ez sinetsi.27 Izan ere, tximistak une batean sortaldetik sartalderaino argi egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semearen etorrera.28 Sarraskia non, han biltzen dira putreak.37 Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan.38 Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte;39 eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere.40 Soroan izango diren bi gizonetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute;41 errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute.