Aberastasuna salbamenerako oztopo

(Mk 10,23-27; Lk 18,24-27)

23 Jesusek esan zien bere ikasleei: –Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan. 24 Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino. 25 Hitzok entzutean, ikasleek, erabat nahasturik, honela zioten: –Nor salba daiteke, orduan? 26 Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: –Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake.