Galileatik Jerusalemera: irakaspenak (19,1–20,34)

Ezkontza eta dibortzioa

(Mk 10,1-12; Lk 16,18)

1 Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz. 2 Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien. 3 Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten: –Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea? 4 Hark erantzun zien: –Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela,alegia, 5 eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira. 6 Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska. 7 Galdetu zioten: –Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uztekobaimena? 8 Jesusek erantzun zien: –Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako* 19,8 Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako: H.h., zuen burugogorkeriagatik.eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela. 9 Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu –legearen kontra elkartuak ez badira behintzat* 19,9 behintzat: Ik. 5,32 oh.– adulterio egiten du.