JESUSEN EGITEKOA. KRISI MESIANIKOA (16,21–25,46)

Nekaldiaren iragarpenak eta ikasleentzat irakaspenak (16,21–18,35)

Jesusek bere nekaldi-piztuerak lehenengoz iragarri

(Mk 8,31-33; Lk 9,22)

21 Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela. 22 Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion: –Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko. 23 Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori: –Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo* 16,23 Oztopo: H.h., Eskandalu ik. Mk 6,3 oh.haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.