Genesaret aldean sendaketak

(Mk 6,53-56)

34 Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera* 14,34 Genesaret lurraldea: Kafarnaumen hegoaldera, izen bereko aintziraren mendebaldera zegoen lautada.iritsi ziren. 35 Bertakoek, Jesus ezagutu zutelarik, inguruko lurralde guztian zabaldu zuten berria, eta gaixo guztiak ekarri zizkioten. 36 Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.