28 Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina bizia hondatu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona osoa infernuan honda dezakeenari.29 «Ez ote dira bi txori sos batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera erortzen zuen Aitaren baimenik gabe.30 Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak.31 Ez izan, bada, beldur: zuek txori guztiek baino gehiago balio duzue.