1 Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesus Mesiasen arbasoen zerrenda * 1,1 arbasoen zerrenda: H.h., genealogiaren liburua. Hasiera liburuko genealogiak (Has 5,1 etab.) ditu eredu. Baina Mateoren lehen hitz hauek liburu osoaren titulu ere izan daitezke eta, hartara, hau esan nahiko lukete: (Jesu Kristoren) historiaren liburua.:2 Abrahamek Isaak sortu zuen; Isaakek Jakob; Jakobek Juda eta honen anaiak;3 Judak Fares eta Zara, Tamarrengandik; Faresek Esrom; Esromek Aram;4 Aramek Aminadab; Aminadabek Naason; Naasonek Salmon;5 Salmonek Booz, Rahabengandik; Boozek Obed, Rutengandik; Obedek Jese,6 eta Jesek David erregea. Davidek Salomon sortu zuen, Uriasen emazte izanarengandik;7 Salomonek Roboam; Roboamek Abia; Abiak Asaf;8 Asafek Josafat; Josafatek Joram; Joramek Ozias;9 Oziasek Joatam; Joatamek Akaz; Akazek Ezekias;10 Ezekiasek Manases; Manasesek Amon; Amonek Josias,11 eta Josiasek Jekonias eta honen anaiak, israeldarrak Babiloniara erbesteratu zituzten garaian.12 Babiloniako erbestealdiaren ondoren, Jekoniasek Salatiel sortu zuen; Salatielek Zorobabel;13 Zorobabelek Abiud; Abiudek Eliakim; Eliakimek Azor;14 Azorrek Sadok; Sadokek Akim; Akimek Eliud;15 Eliudek Eleazar; Eleazarrek Matan; Matanek Jakob,16 eta Jakobek Jose, Mariaren senarra; eta Mariagandik jaio zen Jesus, Mesias deritzana.17 Hona, beraz, zenbat gizaldi guztira: Abrahamengandik Davidengana hamalau; Davidengandik Babiloniako erbestealdira beste hamalau, eta Babiloniako erbestealditik Mesiasengana beste hamalau.