1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek jendetzari bigarrenez jaten eman

(Mt 15,32-39)

1 Egun haietan, berriro jendetza oso ugaria izanik eta jatekorik ez, Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: 2 –Errukia ematen dit jende honek: badaramatzate hiru egun nirekin eta ez dute deus ere jateko. 3 Etxera baraurik bidaltzen baditut, ahuleziak joko ditu bidean, urrutitik etorriak ere badira eta. 4 Ikasleek esan zioten: –Baina nork atera bakardade honetan hauek asetzeko adina ogi? 5 Hark galdetu zien: –Zenbat ogi dituzue? –Zazpi –erantzun zioten. 6 Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion. Gero, zazpi ogiak hartu eta, Jainkoari esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, bana zitzaten. Haiek jendeari eskaini zizkioten. 7 Bazituzten arraintxo banaka batzuk ere; Jesusek bedeinkazioa esan, eta haiek ere banatzeko agindu zien. 8 Asetzeraino jan zuten, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin. 9 Lau mila inguru ziren. Ondoren, Jesusek agur egin zien, 10 eta bere ikasleekin txalupara igo eta Dalmanuta* 8,10 Dalmanuta: Toki ezezaguna, Mt 15,39 pasarteko Magadan bezala.aldera joan zen.