1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek emakume feniziarraren alaba sendatu

(Mt 15,21-28)

24 Handik, Tiro* 7,24 Tiro: Ik. 3,8 oh.aldera joan zen Jesus. Etxe batean sartu zen, eta ez zuen inork jakiterik nahi; baina ezin izan zen ezkutuan egon. 25 Alaba espiritu gaiztoak hartua zeukan emakume bat, Jesusen berri jakin zuenekoxe, etorri eta oinetan ahuspeztu zitzaion. 26 Emakumea jentila* 7,26 jentila: H.h., greziarra, hots, ez-judua.zen, feniziarra. Eta bere alabagandik deabrua bota zezala eskatzen zion Jesusi. 27 Jesusek erantzun: –Utzi lehenik seme-alabak asetzen; ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea. 28 Emakumeak erantzun zion: –Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte seme-alaben ogi-apurrak mahai azpian. 29 Orduan, Jesusek: –Ederra erantzuna! Zoaz, bada; atera da deabrua zure alabagandik. 30 Itzuli zen etxera eta ohean etzana aurkitu zuen alaba; alde egina zen deabrua.