13 Gero, mendira igo zen, eta berak nahi zituenei dei egin zien. Eta haiek hurbildu egin zitzaizkion.14 Hamabi izendatu zituen* 3,14 izendatu zituen: Eskuizkribu batzuek eta apostolu izena eman zien erantsi diote, Lk 6,13 tx.etik hartuz., berarekin bizitzeko eta berri ona hots egitera bidaltzeko,15 deabruak botatzeko ahalmena emanez.16 Hamabi hauek izendatu zituen* 3,16 Hamabi hauek izendatu zituen: Eskuizkribu askok ez dakarte esaldi hau.: Simon –honi Pedro izena jarri zion–,17 Santiago Zebedeorena eta Joan, Santiagoren anaia –hauei Boanerges izena jarri zien, hau da, «Trumoikume»–,18 Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Tadeo, Simon Zelote* 3,18 Zelote: Ik. Mt 10,4 oh.19 eta Judas Iskariote* 3,19 Iskariote: Ez dakigu ziur izengoiti honen esanahia. Jn 6,17 eta 13,26 tx.etan Judasen aitari ematen zaio izen hau., Jesus saldu zuena.