1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Alargun behartsuaren eskaintza

(Lk 21,1-4)

41 Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen. 42 Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos* 12,42 sos: Grekoz, lepton; garai hartan erabiltzen zen txanponik txikiena.bota zituen, huskeria bat. 43 Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara. 44 Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».