Mesias, Daviden Seme eta Jaun
35 Tenpluan irakasten ari zela, galdera hau egin zuen Jesusek: «Nola esan dezakete lege-maisuek Mesias Daviden ondorengo* 12,35 ondorengo: H.h., seme; gauza bera 37. tx.ean.dela? 36 Hona zer dioen Davidek berak Espiritu Santuaren argiz:«Hona Jaunak ene Jaunari esana:
“Eseri nire eskuinean,
zure etsaiak oinazpian
jartzen dizkizudan bitartean”. 37 «Davidek berak Jauna esaten dio; beraz, nola izan dezake ondorengo?» Jendetza ugariak atseginez entzuten zion.