Agindurik nagusiena
(Mt 22,34-40; Lk 10,25-28)
28 Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion: –Zein da agindu guztietan nagusiena? 29 Jesusek erantzun: –Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da! 30 Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz,adimen guztiz eta indar guztiz. 31 Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.Ez da agindu hauek baino handiagorik.