12 Biharamunean, Betaniatik irten zirenean, Jesus gosetu egin zen.13 Hostotan zegoen pikondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, ea pikurik aurkitzen zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia.14 Orduan, pikondoari esan zion: «Ez dezala gehiago inork hiregandik fruiturik jan!» Bere ikasleek ere entzun zioten.
20 Hurrengo goizean goiz, handik igarotzean, pikondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten.21 Oroitu zen Pedro, eta Jesusi esan zion: –Maisu, begira, zuk madarikatutako pikondoa dena ihartu da.22 Jesusek erantzun: –Izan sinesmen Jainkoarengan!23 Benetan diotsuet: Norbaitek esaten badio mendi honi: «Ken hadi hortik eta amildu itsasora», eta mendiari agindu diona gertatuko dela zalantzarik gabe sinesten badu, halaxe gertatuko zaio.24 Horregatik diotsuet: Otoitzean eskatzen duzuen edozer gauza, sinetsi lortu duzuela, eta emango dizue Jainkoak.