40 Eguzkia sartu zenean, gaixoak zeuzkaten guztiek, gaitza edozein zela ere, Jesusengana eraman zituzten; eta hark, bakoitzari eskuak ezarriz, sendatu egin zituen.41 Askorengandik atera ziren deabruak ere, deiadarka: «Jainkoaren Semea zara zu». Berak zorrotz galarazten zien hitz egitea, bazekiten-eta Mesias zela.