Joan Bataiatzailearen profetagintza (3,1-20)
Joan Bataiatzailearen profeta-deia
1 Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe* 3,1 Tiberio: Augustoren (ik. 2,1 oh.) ondorengoa, 14tik 37ra izan zen enperadore. Lukasek ematen dizkigun kronologi xehetasunen arabera, Joan Bataiatzailearen egintza 28. urte aldera izan zen. // Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. // Herodes: Herodes Antipas dugu hau (ik. Mk 6,14 oh.). // Felipe: Ik. Mk 6,17 oh.Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari; 2 Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan* 3,2 Anas eta Kaifas: Kaifas zen orduan apaiz nagusi (K.o. 18tik 36ra); baina Anasek, 15a arte apaiz nagusi izanak, eragin handia zuen artean (ik. Jn 18,13-24; Eg 4,6). // basamortua: Ik. Mt 3,1 oh.. 3 Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez* 3,3 bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez: H.h., Bihozberritzeko bataioa hots eginez., bekatuen barkamenerako. 4 Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena* 3,4 idatzirik dagoena: Lukasek beste ebanjelariek baino luzeago dakar Isaiasen aipamena. Aipamenaren azken hitzek Lukasi oso gogoko zaion gai bat, salbazioaren unibertsaltasuna alegia, azpimarratzeko aukera ematen diote (ik. 24,47-48; Eg 1,8; 28,28).gertatu zen:Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
5 Bete daitezela sakanak,
beheratu mendi-muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
6 Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute
Jainkoak ematen duen salbamena.
Epai-mehatxua
7 Honela esaten zion Joanek bataiatzera zetorkion jendeari: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? 8 Ager ezazue zeuen egiteetan bihozberrituak zaudetela, eta ez hasi “Abrahamen ondorengo gara” esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak. 9 Gainera, prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da».Bihozberritzearen fruituak
10 Jendeak galdetzen zion Joani: –Zer egin behar dugu, bada? 11 Hark erantzuten zien: –Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala. 12 Joan ziren zergalari* 3,12 zergalari: Ik. Mk 2,14 oh eta Mk 2,15 ohbatzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten: –Maisu, zer egin behar dugu? 13 Hark erantzun zien: –Ez kendu inori legezko dena baino gehiago. 14 Soldaduek ere galdetu zioten: –Eta guk, zer egin behar dugu? Joanek erantzun zien: –Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ezta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.Joanek ondoren datorrenaren berri eman
(Mt 3,11-12; Mk 1,7-8; Jn 1,19-28)
15 Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango. 16 Joanek, ordea, denen aurrean esan zuen: «Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. 17 Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko; lastoa, berriz, inoiz itzaliko ez den sutan erreko du». 18 Honela eta beste burubide askoren bidez adierazten zion berri ona herriari.