Joan Bataiatzailearen profetagintza (3,1-20)

Joan Bataiatzailearen profeta-deia

(Mt 3,1-6; Mk 1,1-6)

1 Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe* 3,1 Tiberio: Augustoren (ik. 2,1 oh.) ondorengoa, 14tik 37ra izan zen enperadore. Lukasek ematen dizkigun kronologi xehetasunen arabera, Joan Bataiatzailearen egintza 28. urte aldera izan zen. // Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. // Herodes: Herodes Antipas dugu hau (ik. Mk 6,14 oh.). // Felipe: Ik. Mk 6,17 oh.Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari; 2 Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan* 3,2 Anas eta Kaifas: Kaifas zen orduan apaiz nagusi (K.o. 18tik 36ra); baina Anasek, 15a arte apaiz nagusi izanak, eragin handia zuen artean (ik. Jn 18,13-24; Eg 4,6). // basamortua: Ik. Mt 3,1 oh.. 3 Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez* 3,3 bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez: H.h., Bihozberritzeko bataioa hots eginez., bekatuen barkamenerako. 4 Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena* 3,4 idatzirik dagoena: Lukasek beste ebanjelariek baino luzeago dakar Isaiasen aipamena. Aipamenaren azken hitzek Lukasi oso gogoko zaion gai bat, salbazioaren unibertsaltasuna alegia, azpimarratzeko aukera ematen diote (ik. 24,47-48; Eg 1,8; 28,28).gertatu zen:
Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
5 Bete daitezela sakanak,
beheratu mendi-muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
6 Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute
Jainkoak ematen duen salbamena.

Epai-mehatxua

(Mt 3,7-10)

7 Honela esaten zion Joanek bataiatzera zetorkion jendeari: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? 8 Ager ezazue zeuen egiteetan bihozberrituak zaudetela, eta ez hasi “Abrahamen ondorengo gara” esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak. 9 Gainera, prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da».

Bihozberritzearen fruituak

10 Jendeak galdetzen zion Joani: –Zer egin behar dugu, bada? 11 Hark erantzuten zien: –Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala. 12 Joan ziren zergalari* 3,12 zergalari: Ik. Mk 2,14 oh eta Mk 2,15 ohbatzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten: –Maisu, zer egin behar dugu? 13 Hark erantzun zien: –Ez kendu inori legezko dena baino gehiago. 14 Soldaduek ere galdetu zioten: –Eta guk, zer egin behar dugu? Joanek erantzun zien: –Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ezta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.

Joanek ondoren datorrenaren berri eman

(Mt 3,11-12; Mk 1,7-8; Jn 1,19-28)

15 Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango. 16 Joanek, ordea, denen aurrean esan zuen: «Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. 17 Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko; lastoa, berriz, inoiz itzaliko ez den sutan erreko du». 18 Honela eta beste burubide askoren bidez adierazten zion berri ona herriari. 19 Baina Joanek aurpegira botatzen zizkion Herodes* 3,19 Herodes: Antipas; ik. Mk 6,14 oh eta Mk 6,17 ohagintariari bere anaiaren emazte Herodiasekin elkartu izana eta gainerako gaiztakeria guztiak. 20 Horregatik, Herodesek, aurreko makurkeria guztiez gainera, Joan kartzelan sartu zuen.

Jesusen jatorria eta deabruarekiko garaipena (3,21–4,13)

«Zu zaitut neure semea»

(Mt 3,13-17; Mk 1,9-11)

21 Herri guztia bataiatzen ari zela* 3,21 bataiatzen ari zela: Honela ere uler daiteke: bataiatu zelarik/bataiatu ondoren., Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean zegoela, zerua zabaldu 22 eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera, uso-tankeran agertuz. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin* 3,22 zu zaitut atsegin: Zenbait eskuizkribu zaharrek honela diote: gaur zaitut nik sortu (Sal 2,7).».

Jesusen genealogia

(Mt 1,1-17)

23 Jesusek hogeita hamarren bat urte zituen bere egitekoari ekin zionean, eta jendearen ustetan Joseren semea zen; Jose, berriz, Elirena, 24 hau Matatena, hau Lebirena, hau Melkirena, hau Janairena, hau Joserena, 25 hau Matatiasena, hau Amosena, hau Nahumena, hau Heslirena, hau Nagairena, 26 hau Maatena, hau Matatiasena, hau Semeinena, hau Josekena, hau Jodarena, 27 hau Joananena, hau Resarena, hau Zorobabelena, hau Salatielena, hau Nerirena, 28 hau Melkirena, hau Adirena, hau Kosamena, hau Elmadamena, hau Errena, 29 hau Jesusena, hau Eliezerrena, hau Jorimena, hau Matatena, hau Lebirena, 30 hau Simeonena, hau Judarena, hau Joserena, hau Jonamena, hau Eliakimena, 31 hau Melearena, hau Menarena, hau Matatarena, hau Natanena, hau Davidena, 32 hau Jeserena, hau Jobedena, hau Boozena, hau Salarena, hau Naasonena, 33 hau Aminadabena, hau Adminena, hau Arnirena, hau Esromena, hau Faresena, hau Judarena, 34 hau Jakobena, hau Isaakena, hau Abrahamena, hau Tararena, hau Nahorrena, 35 hau Serugena, hau Ragaurena, hau Falekena, hau Eberrena, hau Salarena, 36 hau Kainamena, hau Arfaksadena, hau Semena, hau Noerena, hau Lamekena, 37 hau Matusalemena, hau Henokena, hau Jaretena, hau Maleleelena, hau Kainamena, 38 hau Enosena, hau Setena, hau Adamena, eta hau Jainkoarena.