Jeremiasek Baruki salbatuko dela agindu

1 Josiasen seme Joiakim Judako erregearen laugarren urtean* 45,1 laugarren urtea: K.a. 605. urtea (ik. 36. kap.)., Neriasen seme Barukek Jeremiasen mezuak idatzi zituen liburuan, honen agindura. Aldi hartan, hauxe esan zion Jeremiasek: 2 «Jaunak, Israelen Jainkoak mezu bat eman dit zuretzat, Baruk. 3 Honela ari zara zeurekiko: “Ai ene! Nireak egin du! Nahigabea besterik ez dit ematen Jaunak! Akitua nago negar-zotinka, inondik ere atsedenik ez!” 4 Hona Jaunaren mezua zuretzat: “Neuk eraikia, neuk eraisten dut; neuk landatua, neuk erauzten, eta hori mundu guztian. 5 Eta zu, asmo handien atzetik? Ez egin ametsik! Zorigaitza bidaliko dut bizidun guztien gainera; zu, ordea, bizirik aterako zara, edonora zoazela ere. Nik, Jaunak, esana”».