1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
1 Jeremiasek oharpen guztiok adierazi zizkion herriari, Jaunaren, bere Jainkoaren, aginduz. Hitzaldia bukatzean, 2 Hoxaiasen seme Azariasek, Kareahen seme Johananek eta hango beste gizonek, harropuztuta, esan zioten: «Gezurra diozu! Jaunak, gure Jainkoak, ez dizu esan gu Egiptora bizitzera ez joateko. 3 Neriasen seme Barukek zirikatu zaitu gure kontra: babiloniarren esku jarri nahi gaitu, hil edo Babiloniara gatibu eraman gaitzaten». 4 Hala, ez Kareahen seme Johananek, ez gudalburuek, ez beste inork, ez zioten Jaunari aditu, eta ez ziren gelditu Juda lurraldean. 5 Ostera, Kareahen seme Johananek eta gudalburuek bildu egin zituzten Judan bizirik gelditutako guztiak, hau da, inguruko herrietara ihes egin eta ondoren Judara itzuli zirenak: 6 gizonak, emakumeak, haurrak, erregearen alabak eta Nebuzaradan guardiaburuak Ahikamen seme eta Xafanen biloba Gedaliasi utzitako denak; baita Jeremias profeta eta Neriasen seme Baruk ere. 7 Eta, Jaunaren esanari jaramonik egin gabe, Egiptora joan eta Tafnes* 43,7 Tafnes: Ik. 2,16 oh.hiriraino iritsi ziren.