Joel 1
Siguiente →
1 Hona Jaunak Petuelen seme Joeli zuzendu zion mezua.Matxinsaltoak eta lehortea
2 Entzun, buruzagiok,adi egon, Judako* 1,2 Judako: Hebreerazkoak lurraldeko dio; baina hitz horrek Juda erreinua adierazten du Joelen liburuan, 4,1.6-8.20-21 tx.etan ageri denez.bizilagun guztiok!
Gertatu ote da inoiz antzekorik
zuen garaian,
nahiz zuen aurrekoen garaian?
3 Kontatu seme-alabei,
zuen seme-alabek
konta biezaiete berenei
eta hauek hurrengo belaunaldiari.
4 Matxinsaltoek dena jan dute:
batzuek utzia hurrengoek* 1,4 Matxinsaltoek… batzuek… hurrengoek: Hebreerazkoak lau hitz desberdin dakartza, lau intsektu-mota adierazteko segur aski. Landa gorri uzten duten behin eta berrizko erasoaldiak dira nolanahi ere.irentsi.
5 Esna zaitezte, mozkor horiek,
eta egizue negar!
Egin garrasi, ardozaleok!
Ez duzue jadanik ardorik dastatuko.
6 Hor datoz matxinsaltoak piloka,
herri indartsu eta kontaezin
baten antzeko,
nire lurraldearen aurka.
Lehoiak bezalako hortzak dituzte,
dena triskatzen dute.
7 Nire mahastia
hondamendi bihurtzen dute,
nire pikondoa ezpal;
dena karraskatzen eta zuritzen,
abarrak larrutuz.
8 Egizu negar, neskatxa batek
hil zaion senar berriaz
doluz jantzita
negar dagien bezala.
9 Amaitu dira labore-opariak
eta isur-opariak Jaunaren etxean.
Dolu dagite apaizek,
Jaunaren zerbitzariek.
10 Gorri daude landak,
dolu dagi lurrak;
galdu da laborea, agortu ardoa,
ahitu olioa.
11 Bihotz-erorita daude nekazariak,
garrasika mahastizainak;
galduak baitira garia eta garagarra,
hondatua soroetako uzta.
12 Iharturik dago mahastia,
zimel pikondoa,
baita granadondoa, palmondoa
eta sagarrondoa ere;
halaber ihartu dira
basazuhaitz guztiak.
Eta ihartu da gizakien poza ere!
Konbertsiorako eta Jaunari erregu egiteko deia
13 Egizue erosta, apaizok,doluz jantzita;
egizue garrasi, aldare-zerbitzariok.
Zatozte, emazue gaua
dolu-jantziz estalita,
Jainkoaren zerbitzariok.
Labore-opari eta isur-oparirik gabe
gelditu baita Jainkoaren etxea.
14 Antola ezazue baraualdia,
egizue batzarrerako deia.
Bildu buruzagiak
eta herritar guztiak
Jaunaren, zeuen Jainkoaren,
etxean,
eta egin oihu Jaunari.
Jaunaren eguna gainean
15 Ai! Hau eguna, hau!Gainean baita Jaunaren eguna.
Ahalguztidunaren
hondamen-indarrez dator.
16 Ez al duzue ikusten
kendu digutela janaria,
falta direla poz-alaitasunak
gure Jainkoaren etxean?
17 Idorturik dago hazia zokorpean,
hondaturik ziloak,
eroriak ganbarak;
galdua baita laborea.
18 Abereek zer urruma!
Urduri daude behiak,
ez baitute larrerik.
Eskastu dira ardiak ere.
19 Zuri degizut dei, Jauna!
Landa zabaleko larreak
suak hartu ditu,
basazuhaitz guztiak garrak kiskali.
20 Basapiztiek ere orro egiten dizute;
zeren errekak agortu egin baitira,
eta landa zabaleko larreak
suak hartu.