← Anterior Jakinduria 12 Siguiente →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19
1 eta zure espiritu hilezkorra guztiengan dago.
2 Horregatik, pixkanaka-pixkanaka
zentzarazten dituzu errudunak,
zertan bekatu egiten duten gogoraraziz zuzentzen dituzu,
gaizkitik urrundu eta zuregan sinets dezaten, Jauna.

Jainkoaren neurritasuna kanaandarrekin

3 Horrela jokatu zenuen
zeure lur santuko antzinako biztanleekin* 12,3 antzinako biztanleak: Ik. Kanaango herrien zerrenda Has 15,18-21, Ir 13,5 eta Dt 7,1 pasarteetan.ere;
4 gorroto izan zenien beren jokaera ezin higuingarriagoagatik:
aztikeria eta erritu gaitzesgarriak zituzten,
5 ankerki sakrifikatzen zituzten haurrak
eta oturuntzak egiten giza haragi eta odolez* 12,5 Tx.eko testua zaila da, baina esanahia argia funtsean; kanaandarren artean ohikoak ziren giza sakrifizioak, haurrenak batez ere (ik. Dt 12,31; 18,10; 2 Erg 3,27); hemen, gainera, kanibalismoaren salaketa ere egiten zaie.;
ezkutuko erlijio-elkarteetako partaide haiek,
6 umetxo babesgabeen guraso hiltzaile haiek,
gure arbasoen bidez suntsitzea erabaki zenuen,
7 guztien artean estimatuena duzun lurralde honek
bertan bizitzeko duin ziren
Jainkoaren seme-alaben herria har zezan.
8 Baina haiekin ere, gizakiak zirenez,
bihozbera izan zinen,
eta, zure gudarostearen abangoardia gisa,
liztorrak bidali zenizkien,
pixkanaka-pixkanaka baizik ez suntsitzeko.
9 Erraza zen zuretzat fedegabeak zintzoen esku uztea
edo basapiztien edo agindu zorrotz baten bidez
bat-batean suntsitzea;
10 baina, pixkanaka-pixkanaka zigortuz,
bihozberritzeko aukera eman zenien,
zuk ongi jakin arren jatorri gaiztokoak zirela,
berezkoa zutela txarkeria,
eta ez zela sekula haien pentsaera aldatuko,
11 hasiera-hasieratik baitzen arraza madarikatua* 12,11 arraza madarikatua: Kanaandarren Kam (Kanaan) arbasoaren madarikazioaren aipamena da (ik. Has 9,25)..
Haien bekatuak zigor gabe utzi bazenituen,
ez zen inoren beldur zinelako izan.
12 Izan ere, nork esango zuri: «Zer egin duzu?»
Nork aurka egingo zure epaiari?
Nork eramango auzitara
zeuk sortutako nazioak hondatzeagatik?
Nork aurre egingo zuri gaizkileak defendatzeko?
13 Ez da gauza guztiez arduratzen den zu beste jainkorik,
ez duzu zure epaia zuzena dela inori frogatu beharrik.
14 Ez da errege edo agintaririk aurka egin diezazukeenik,
zuk kondenatutakoak defendatzeko.
15 Zuzena zara, Jauna,
eta zuzentasunez gobernatzen duzu unibertsoa,
eta zigorrik merezi ez duena kondenatzea
zeure ahalmenarekin bateraezintzat jotzen duzu.
16 Zure indarra da justiziaren oinarria,
eta gauza guztien nagusi izateak
guztiekin errukior izatera zaramatza.
17 Zure boterearen betetasuna zalantzan jartzen dutenei
zeure indarra sentiarazten diezu,
eta, nahiz eta botere hori aitortu,
ausarkeriaz jokatzen dutenak erruduntzat uzten dituzu* 12,17 Tx.eko testua ez da erabat argia. // ausarkeriaz jokatzen dutenak: Inguru paganoari amore emanez, beren fedeari uko egin edo erlijio-betebeharretatik aldendu diren juduak dirateke..
18 Baina zuk, zeure indarraren nagusi horrek,
neurritasunez epaitzen gaituzu
eta bihozberatasun handiz gobernatzen;
zeure esku duzu nahi duzunean indarraz baliatzea.

Jainkoaren neurritasunaren irakaspena

19 Horrela jokatuz erakutsi diozu zeure herriari
zintzoak gizakiaren adiskide izan behar duela;
bekatariei bihozberritzeko aukera emanez,
itxaropenez bete dituzu zeure seme-alabak.
20 Zeure seme-alaben etsaiak, heriotza merezi zutenak,
begiramen eta bihozberatasun handiz zigortu badituzu,
horrela gaizkitik aldentzeko astia eta egokiera emanez,
21 are kontu handiagoz epaitu dituzu zeure seme-alabak,
berauen gurasoei, zin eta itun bidez,
promes ederrak egin zenizkielarik.
22 Horrela, neurritasunez* 12,22 neurritasunez: Testu zuzendua, ikertzaile askoren iritziari jarraituz; jatorrizkoak hamar mila kolpez dio; azken irakurketa hau ez dator ondo testuinguruarekin.etsaiak zigortuz,
eskarmentua eman diguzu,
geuk epaitzean, zure ontasuna kontuan izan dezagun;
epaituak izatean, berriz, zure errukia itxaron dezagun.
23 Hara zergatik oinazetu zenituen
beraiek gurtutako idolo higuingarriez
beren zentzugabekerian bizimodu gaiztoa izan zutenak.
24 Izan ere, guztiz desbideratu ziren bide okerretik joz,
piztiarik higuingarri eta mespretxagarrienak jainkotzat hartuz,
adimenik gabeko umetxoak bezala
beren buruak engainatzen utziz.
25 Horregatik, adimengabeko haurtxoak bailiran,
zigor barregarria bidali zenien.
26 Baina zigor harekin zentzatu ez zirenek
Jainkoaren benetako zigorra jasan behar izan zuten.
27 Sufriarazten zieten animaliengatik zeuden amorraturik,
jainkotzat zeuzkaten animalia berberak baitzituzten zigor-bide;
horregatik, begiak ireki eta aitortu beharra izan zuten
lehen onartu nahi ez zutena zela benetako Jainkoa.
Horregatik jausi zitzaien gainera zigorrik nagusiena* 12,27 zigorrik nagusiena: Hau da, lehen-semeen hilketa (ik. Ir 12,29-36) eta egiptoarren suntsipena Itsaso Gorrian (ik. Ir 14,24-29); ik. 18,5..