1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jaunak herriak zigortu
1 –Nor da Botzratik,Edomgo* 63,1 Botzra, Edom: Ik. 34,5 oh. Edom Israelen etsaien eredutzat hartzen da. Jainko mendekatzailearen eta profetaren arteko elkarrizketa bezala eratua dago poema.hiriburutik,
soinekoa gorriz tindaturik
datorren hori,
jantzi dotorez,
indar-kemenez datorren hori?
–Neu naiz,
justiziaz epaitzen dudana,
salbatzen ahaltsu naizena.
2 –Zergatik dituzu, bada,
jantziak gorri,
dolarean mahatsa
zapaltzen duenak bezala?
3 –Bai, mahatsa zapaltzen jardun dut,
neuk bakarrik jardun ere,
beste herrietako inork
lagundu gabe.
Amorru biziz zapaldu ditut etsaiak,
suminez estutu lurraren kontra,
eta haien odol-zipriztinez* 63,3 beste herrietako: Qumrango eskuizkribuak herriko, hau da, Israelgo, dio. // odol-zipriztinez: H.h., zuku-zipriztinez, mahats-zapaltzailearen irudiarekin jarraituz. Ezaguna da Biblian kontrako irudia ere: mahats-odola, zukua esateko.
jantziak erabat zikindu zaizkit.
4 Izan ere,
heldua zen erabakia nuen eguna,
etsaiez mendekatu
eta nire herria askatzeko eguna.
5 Begiratu nuen, eta laguntzailerik ez;
txunditurik nengoen
niri eusteko inor ez zelako.
Neure ahalmenak
eman dit garaipena,
neure sumina izan dut euskarri.
6 Amorru biziz zapaldu ditut herriak,
neure sumin-edariz mozkortu
eta haien odola lurrean isuri.
Jaunaren ontasuna Israelekin
7 Gogora ditzadanJaunaren mesedeak,
gorets dezadan Jauna,
guztiz ona izan baita Israelekin:
gupida eta maitasun handiz
jokatu du haren alde.
8 Hau zioen Jaunak berekiko:
«Neure herria dut,
neure seme-alabak:
ez didate, ez, huts egingo».
Eta onik atera zituen
9 larrialdi guztietatik;
ez inolako ordezkari
edo mandatarik,
berak zituen onik atera.
Berak zituen askatu
maitasun eta gupidaz;
ardura handiz gidatu zituen
antzinako garaietan.
10 Baina haiek
Jaunaren kontra errebelatu
eta haren espiritu santua
atsekabetu zuten;
horregatik, etsai bihurtu zitzaien
eta borroka egin zien.
11 Orduan, antzinako garaiez,
Moisesen garaiez, oroitu zen herria:
«Non da Jauna,
Moises bere artaldearen artzaina
uretatik bizirik atera zuena?
Non da bere espiritu santua
harengan ezarri zuena?
12 Non bere ahalmen bikainaz
Moisesen eskuinaldean ibili zena
eta, betiko izena bereganatzeko,
israeldarren aurrean itsasoa
zabaldu zuena?
13 Non haiek,
zaldiak basamortuan bezala,
itsas hondoan zehar
ibilarazi zituena?
Ez zuten estropezurik egin,
14 ibarrera jaisten den
abere-taldearen antzera.
Jaunaren espirituak atsedenera
eraman zituen».
Halaxe eraman zenuen, Jauna,
zeure herria,
izen bikaina zeureganatuz horrela.
Laguntza eske erregua
15 Begira, Jauna, zerutik,zeure bizileku santu
distiratsu horretatik:
Non dira
zure maitemina eta indarra?
Non zure bihotz samurra
eta errukia?
Ez bitez egon guregandik urrun!
16 Zeu zara gure aita!
Abrahamek ez daki gure berri,
Jakobek ere ez gaitu ezagutzen.
Zeu zara, Jauna, gure aita,
«Gure askatzaile»
duzu izena betidanik.
17 Zergatik utzi diguzu
zure bideetatik aldentzen,
zuri begirunerik ez izateraino
gure bihotzak gogortzen?
Itzul zakizkigu,
zeure zerbitzariongatik,
zeure oinordetzat aukeratu dituzun
leinuongatik.
18 Bai denbora gutxiko izan dela
zure herri santua lurraldearen jabe!
Profanatua dute etsaiek
zure santutegia.
19 Zuk gobernatuko
ez bagintuzu bezala
gaude aspalditik,
zure izena eramango
ez bagenu bezala.
Ai zerua urratu eta jaitsiko bazina!
Mendiek dar-dar egingo lukete
zure aurrean.