1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jaunaren zerbitzaria, nazioen argi
(Bigarren kantika)
1 Entzun, itsas herriok* 49,1 itsas herri: Ik. 40,15 oh.,adi egon, urrutiko naziook.
Jaio aurretik izan ninduen
gogoan Jaunak,
amaren sabelean nengoela,
neure izenez deitu.
2 Ezpata zorrotz bihurtu zidan mihia,
bere eskupean babestu ninduen;
gezi zorrotz ninduen bihurtu
eta geziontzian gorde.
3 Esan zidan:
«Zu zara nire zerbitzaria, Israel,
zure bidez agertuko dut
neure ospea».
4 Ni, berriz,
hau ari nintzen pentsatzen:
«Alferrik nekatu naiz,
hutsean eta zertarako gabe
akitu ditut indarrak».
Baina Jaunaren eskuetan zegoen
nire eskubidea,
nire Jainkoaren eskuetan
nire lansaria.
5 Ohorez jantzi nau Jaunak
eta neure Jainkoa dut indar.
Amaren sabelean eratu ninduen
bere zerbitzari izateko,
Jakoben leinuak berarengana
bihurrarazteko
eta Israel herria biltzeko.
Orain, honela mintzo zait Jauna:
6 «Ez da aski zu nire zerbitzari izatea
Jakoben leinuak susperrarazi
eta berritzeko
eta Israelen bizirik geldituak
itzularazteko;
nazioen argitzat ezarriko zaitut,
nire salbamena
lurraren bazterreraino
eraman dezazun».
7 Hau diotso Jaunak,
Israelen askatzaile
eta Jainko santuak,
erabat mespretxatua izan denari,
mundu guztiak gorrotatu
eta zapaltzaileek esklabo
bihurtu dutenari:
«Zu ikustean,
altxatu egingo dira erregeak,
makurtu buruzagiak,
leiala den Jaunarenganako
begirunez,
aukeratu zaituen
Israelen Jainko santua dela eta».
8 Hau dio Jaunak:
«Onginahi-garaian
erantzungo dizut,
salbamen-egunean lagunduko.
Nik eratu zaitut eta izendatu,
herriarentzat ituna berritzeko,
herrialdea susperrarazi
eta leheneratzeko,
hondaturiko lurraldea
ondaretzat banatzeko.
9 Presoei esango diezu: “Kanpora!”,
eta ilunpetan daudenei:
“Irten argitara!”
Bide-bazter guztietan
aurkituko dute larrea,
muino gorri guztietan bazka.
10 Ez dira gose, ez egarri izango,
ez ditu sargoriak, ez eguzkiak joko,
gupidaz hartuko baititut
eta gidatuko,
iturburu freskoetara eramango.
11 Bideak zabalduko ditut
mendietan zehar,
galtzada erosoak
prestatuko dizkiet».
12 Horra non datozen urrutitik:
ipar eta mendebaldetik datoz,
Egipto* 49,12 Egipto: Hebreerazkoak Sinim dio; seguruenik Egipto hegoaldea, Asuan aldea, adierazten du; juduen kolonia zegoen bertan (ik. Jr 44,1).aldetik ere bai.
13 Egin poz-oihu, zeruok!
Alai zaitez, lurra!
Egin poz-irrintzi, mendiok!
Jaunak bere herria kontsolatu baitu,
atsekabean gupida izan dio.
Jerusalem berreraikia, ama zoriontsu berriro
14 «Sionek esaten zuen:“Jaunak utzia nauka,
ene Jaunak ahaztua”.
15 Ahaztu ote dezake amak
bere haurtxoa
edo bere sabeleko umeari
errukia ukatu?
Ba, amak haurra ahaztuko balu ere,
nik ez zaitut ahaztuko.
16 Neure esku barruan
zauzkat grabatua,
zure harresiak begi aurrean ditut.
17 Zure berregileak
bizkorragoak izan bitez
desegileak baino;
urruti zuregandik hondatzaileak!
18 Begira ingurura eta ikus:
seme-alaba guztiak
zuregana datoz, bildurik.
Neure biziarengatik egiten dut zin:
Jantzi zoragarri
izango dituzu soinean,
andregai-jantziz bezala
inguratuko zaituzte.
19 Orain hondatuak, erraustuak,
dituzu bazterrak,
suntsitua herrialdea;
baina laster estuegi
gertatuko da bizilagunentzat;
irentsi zintuztenak, berriz,
urruti joango dira.
20 Kendu zizkizuten seme-alabek
hurbildu eta esango dizute:
“Estuegia dugu toki hau:
emaguzu lekua bizitzeko”.
21 Orduan, zeure baitan esango duzu:
“Nork eman dizkit
seme-alaba hauek?
Haur gabe nengoen eta antzu,
erbestean eta baztertua:
nork hazi dizkit hauek?
Bakarrik gelditua nintzen:
nondik datozkit haurrak?”»
22 Hau dio Jainko Jaunak:
«Keinu egingo diet nazioei,
neure bandera jasoko herrientzat:
besoetan ekarriko dituzte
zure semeak,
lepoan zure alabak.
23 Erregeak izango dituzu haurtzain,
printzesak inude.
Lurreraino ahuspeztuko dira
zure aurrean
eta oinetako hautsa
miazkatuko dizute.
Horrela jakingo duzu
ni naizela Jauna;
niregan itxaro dutenei
ez die inoiz usteak huts egingo.
24 Ken ote dakioke harrapakina
garaileari?
Ihes egin ote diezaioke
presoak indartsuari* 49,24 indartsuari: Antzinako zenbait itzulpen eta 25. tx.aren arabera; hebreerazkoak zintzoari dio.?
25 Hauxe diot nik, Jaunak:
Bai noski!
Kenduko diote garaileari presoa,
ihes egingo dio
indartsuari harrapakinak.
Neuk borrokatuko ditut
borrokatzen zaituztenak,
neuk salbatuko zure seme-alabak.
26 Zure zapaltzaileei beren okela
janaraziko diet,
beren odolez mozkorraraziko ditut,
ardo berriz bezala.
Horrela jakingo dute gizaki guztiek
ni, Jauna, naizela zure salbatzailea,
ni, Jakoben Jainko indartsua,
zure askatzailea».