1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Zuzenbidezko erregetza
1 Hara, zuzenbidez aginduko duenerregea izango da,
eta zuzenbidez gobernatuko duten
gobernariak.
2 Haietako bakoitza
haizetean babes izango da,
ekaitzean aterpe;
lurralde lehorrean ubidea bezala,
basamortuan harkaitz handi baten
geriza bezala.
3 Ikusi behar dutenek begiak zabalik,
entzun behar dutenek
belarriak erne izango dituzte.
4 Buruarinak
burutsu izaten saiatuko dira,
hizmotelak
bizkor eta garbi mintzatuko.
5 Zentzugabea
ez da jatortzat hartuko,
ezta makurra ere prestutzat.
6 Izan ere,
zentzugabeak zorakeria ahoan,
eta asmo txarrak besterik ez
barruan;
Jaunaz arduratu gabe bizi da
eta hari irainka mintzo;
gose dena hutsik bidaltzen du
eta egarri denari
ez dio edaten ematen.
7 Maltzurra, berriz,
azpijokoz ari da
eta zitalkeriaz baliatzen,
dohakabe eta behartsuen
eskubideak gezurrez deuseztatzeko.
8 Jatorrak, ostera, asmo jatorrak,
eta egintzak ere jatorrak.
Jerusalemgo emakumeen aurka
9 Emakume arduragabeok,ea, entzun nire esana!
Andre axolagabeok,
aditu nire mezua!
10 Orain axolagabe bizi zarete,
baina urtebete igaro eta laster
dardara egingo duzue,
mahats-biltzea amaituko baita
eta ez da gehiago uztarik izango.
11 Izan ikara, arduragabeok!
Egin dardara, axolagabeok!
Erantzi, kendu soineko horiek,
eta estali dolu-jantziz.
12 Jo bularra eta egin dolu:
landa zoragarri
eta mahasti emankorrak
amaitu dira eta;
13 sasi eta laharrak haziko dira
nire herriaren lurraldean;
dolu egin, bai,
alaitasunez beterik zeuden
etxeengatik,
hiri festazaleagatik.
14 Errege-jauregia utzi egingo dute,
hiri jendetsua hutsik geldituko da;
Ofel auzoa eta zaintzeko dorrea* 32,14 Ofel auzoa: Jerusalemgo auzoa, tenpluaren hegoaldean kokatua. // zaintzeko dorrea: Ne 3,26-27 zatian aipatua izan daiteke.,
betiko hondaturik,
basastoen etzaleku atsegin
eta artaldeen larre-toki bihurtuko.
Bakea, justiziaren ondorio
15 Baina, azkenik,Jaunak bere espiritua
isuriko digu goitik berriro.
Basamortua baratze bihurtuko da
eta baratzea baso.
16 Eta batean zein bestean
zuzenbidea eta justizia nagusi.
17 Justiziak bakea ekarriko du,
patxada eta konfiantza betiko.
18 Nire herriak bakea,
konfiantza eta lasaitasuna
izango ditu egoitza eta bizileku,
19 nahiz eta basoa mozturik erori* 32,19 basoa mozturik erori: Zenbait eskuizkriburen arabera; testurik hedatuenak basoan txingorra egin dio; baina tx.aren esanahia iluna da.
eta hiriak hondoa jo.
20 Zorionekoak zuek!
Uraren ondoan ereingo duzue,
asto eta idiak larrean libre utziko.