1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Herria erbestetik itzuli
1 Bai, erruki izango die JaunakJakoben ondorengoei:
bere aukeratua
izango du oraindik Israel
eta beren lurraldean
ezarriko ditu berriro.
Atzerritarrak
haiengana bilduko dira
eta bat egingo dute
Jakoben herriarekin.
2 Herri askok lagunduko die,
beren lurralderaino eramanez;
baina israeldarrak
haien jabe egingo dira
Jaunaren lurraldean,
morroi eta neskametzat hartuz.
Lehen gatibu eduki zutenak
gatibu hartuko ditu Israelek
eta lehengo zapaltzaileak
menderatuko.
Babiloniako erregeari irri-kanta
3 Zeure neke eta nahigabeen ondoren eta jasan duzun morrontza gogorraren ondoren, Jaunak atseden emango dizunean, Israel, 4 honako irri-kanta hau abestuko diozu Babiloniako erregeari:«Horra zertan den zapaltzailea!
Horra zertan den
haren harrokeria* 14,4 harrokeria: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazko hitza ulertezina da.!
5 Hauts egin du Jaunak
gaizkileen aginte-makila,
zapaltzailearen nagusigoa.
6 Honek herriak
amorruz jotzen zituen,
aspertu gabe jo ere;
nazioak suminez zapaltzen zituen,
etengabe pertsegituz.
7 Lasai eta bakean
dago orain lurraldea,
pozez oihu dagi.
8 Libanoko nekosta eta zedroek ere
poz hartzen dute zure lepotik,
esanez:
“Zu erori zarenez geroztik,
ez dator inor gu moztera* 14,8 gu moztera: Asiria eta Babiloniako erregeek Libanoko basoak mozten zituzten beren eraikuntza-lanetarako.”.
9 Egonezinik dago han behean
Hildakoen Egoitza,
zuri harrera egiteko zain.
Zu zarela-eta esnatu egin ditu
hildakoen espirituak* 14,9 hildakoen espirituak: H.h., itzalak. Hildakoen Egoitza sarri azaltzen da Biblian pertsonifikatua.,
lurreko handiki guztien arimak;
beren tronuekin jaikiarazten ditu
herrietako errege guztiak.
10 Denek aho batez esaten dizute:
“Zureak ere egin du,
gure pareko zara orain.
11 Herio Leizera amildu dute
zure harrokeria,
zure harpa-soinuekin batera.
Ustela duzu azpigarri,
harrak estalki”.
12 Horra zerutik eroria,
goizeko izar distiratsu hori!
Horra lurrera amildua,
herrien menderatzaile hori!
13 Honela zenioen zeurekiko:
“Zeruraino igoko naiz;
izarrik garaienak baino gorago
jarriko dut tronua;
iparraldeko azken mugan
eseriko naiz,
jainkoak biltzen diren mendian* 14,13 jainkoak biltzen diren mendia: Ik. Sal 48,3 oh. Sal 48,12-15 tx.etan kanaandar mitologiaren eragina nabari da zenbait gai eta iruditan; horietan ezagunena jainkoek lurreko arazoak erabakitzeko biltzen zireneko mendiarena da; mendi sakratu hori iparraldean zegoen eta greziarren Olinporen parekoa da. Dena den, profetak azpimarratu nahi duena Babiloniako erregearen gehiegizko harrokeria eta handinahia da.;
14 hodei guztien gainetik igoko naiz
eta Goi-goikoaren antzeko izango”.
15 Baina horra:
Herio Leizera jaitsi zara,
zuloaren barren-barrenera!
16 Ikusten zaituztenak
begira-begira gelditzen zaizkizu;
ezin dute sinetsi zuri gertatua:
“Hau al da mundua dardaraz
eta herrialdeak beldur-ikaraz
jartzen zituena?
17 Hau al da mundua basamortu
eta hiriak errauts bihurtzen zituena?
Hau gatibuak sekula
askatzen ez zituena?”
18 Herrietako errege guztiek
ohorezko atsedena izan ohi dute,
nork bere hilobian;
19 zu, ordea, hobiratu gabe* 14,19 hilobiratu gabe: Hilobirik gabe geratzea madarikazio larritzat jotzen zen (ik. 1 Erg 13,21-22; Jr 22,19). 19. tx.eko testua iluna da.
bota zaituzte,
gauza nazkagarriaren pare;
leizeko harri artera
bota dituztenekin zaude,
ezpataz hildakoen gorpuen artean,
hankapean zapaltzen den
gorpuaren pare.
20 Ez duzu, hil eta gero,
beste erregeen zoria izango,
zeure lurraldea hondatu baituzu
eta zeure herriko jendea hil.
Zure, gaizkile horren,
ondorengotzak
ez du luzaroan iraungo.
21 Presta zaitezte, bada,
haren seme-alabak hiltzeko;
gurasoek egindako
gaiztakeriengatik
behar dute hil,
sekula berriz altxa
eta lurraldeaz jabe ez daitezen,
mundua berriro hiriz
bete ez dezaten».
22 Honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Haien aurka ekingo diot,
Babiloniaren izena eta aztarna,
hazia eta ondorengotza
ezabatuko ditut.
23 Erratza pasatuko diot
eta guztiz erraustuko;
zingira eta triku-leku bihurtuko dut».
Jaun ahalguztidunak esan du.
Jaunak Asiria suntsituko
24 Honela egin du zinJaun ahalguztidunak:
«Nire egitasmoak
burutu egingo dira,
nire erabakiak bete.
25 Asiria neure lurralde Israelen
birrinduko dut,
neure mendietan zapalduko.
Kenduko zaio haren uztarria
nire herriari,
eroriko haren zama bizkarretik.
26 Mundu guztiarekiko hartu dut
erabaki hau.
Luzatua dut eskua
nazio guztiak zigortzeko.
27 Jaun ahalguztidunak hartu duen
erabakia nork galarazi?
Jaunak luzatua duen eskuari
nork atzera eragin?»
Filistearrei oharpena
28 Akaz erregea hil zen urtean* 14,28 hil zen urtea: Ez da segurua Akazen heriotzako data; K.a. 727a edo 716a izan daiteke (ik. 2 Erg 16,20)., mezu hau iragarri zuen Isaiasek:29 «Ez poztu, filistear herria,
jotzen zintuen zigorra* 14,29 jotzen zintuen zigorra: Asiria da (ik. 10,5). Tx.eko irudiek, itxuraz lasaigarria den egoera gero eta okerrago bihurtuko dela adierazten dute.
hautsia dela eta; izan ere,
sugegorria sortuko da sugetik,
eta herensuge hegalaria
sugegorritik.
30 Nire herriko gizagaixoenek ere
izango dute non bazkatu,
behartsuek lasai
hartuko dute atseden;
filistearrak, ordea,
goseak hilaraziko ditut,
bat bakarrik ere
ez da bizirik geldituko.
31 Egin aiene eta garrasi,
Filisteako hiriok!
Ikaratu, lurralde osoa!
Hor baitator iparraldetik* 14,31 iparraldetik: Iparraldetik etorri ohi ziren asiriar eta babiloniar erasotzaileak (ik. Jr 1,14 oh.).
gudarostea,
ke-laino trinko baten antzera,
inortxo ere bere lerrotik
okertzen ez dela.
32 Zer erantzungo ote diegu
herri horretako mandatariei?
Sion sendo ezarri duela Jaunak,
eta bertan izango dutela babes
haren herriko dohakabeek».