11 Orduan, Moisesek, bere Jainko Jaunaren sumina baretu nahiz, esan zion: «Jauna, nola jarriko zara, bada, haserre-sutan, hain ahalmen handiz Egiptotik atera duzun zeure herri honen aurka? 12 Hara zer esango luketen egiptoarrek: “Asmo txarrez atera zituen Jainkoak, mendian hilarazteko asmoz, lurrazaletik ezabatzeko”. Ezti ezazu zeure haserre-sumin hori, egizu atzera herriari halako kaltea egitetik. 13 Gogora itzazu* 32,13 Gogora itzazu: Arbasoei eginiko ondorengotza ugariaren eta lurraldearen agintzariak berriro gogorarazten zaizkio Jainkoari (ik. Has 12,3 eta Ir 1,7 eta 2,24 oh.).Abraham, Isaak eta Jakob zeure zerbitzariak eta haiei eman zenien zin-hitz hau: Zuen ondorengoak zeruko izarrak bezain ugari egingo ditut, eta zuei agindu dizuedan lurralde hau betiko ondaretzat emango diet». 14 Hala, Jaunak atzera egin zuen bere herriari egindako mehatxutik.

Moises barkazio eske Jaunarengana

Moises barkazio eske Jaunarengana

30 Biharamunean, Moisesek esan zion herriari: «Bekatu larria egin duzue. Orain, Jaunarengana igo behar dut, ea barkazioa lortzen dizuedan». 31 Hala, Jaunarengana itzuli eta esan zion: –Benetan bekatu larria egin du herri honek, urrezko jainkoa eginez. 32 Baina otoi, barka iezaiozu; bestela, ken nire izena idatzia duzun biziaren liburutik* 32,32 biziaren liburutik: H.h., liburutik. Agian, Jainkoaren liburu hau zentsuetan egiten ziren izen-zerrendetan inspiratua dago: zerrendatik kanpo gelditzen zena, ez zen gehiago herrikide ere (ik. Sal 69,29).. 33 Jaunak, ordea, erantzun zion: –Nire aurka bekatu egiten duena bakarrik kenduko dut nire liburutik. 34 Zoaz orain, eraman herria esan dizudan lekura. Nire aingeruak gidatuko zaitu. Baina iritsiko da zigor-eguna: orduan zigortuko ditut beren bekatuagatik. 35 Jaunak zigortu egin zuen herria Aaroni zekorra egiteko eskatu ziolako.