2 Jafeten semeak Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras izan ziren. 3 Gomerren semeak, Axkenaz, Rifat eta Togarma. 4 Jabanen semeak, Elixa, Tarsis, kitiarrak eta rodatarrak. 5 Hauek uharte eta itsas hegira hedatu ziren. Horiek izan ziren Jafeten ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu. 6 Kamen semeak Kux, Mitzraim, Put eta Kanaan izan ziren. 7 Kuxen semeak, Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka. Raemaren semeak, Saba eta Dedan. 8 Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehenengo gizon boteretsua munduan; 9 ehiztari aparta izan zen, eta hortik dator esaera: «Nimrod adinako ehiztari aparta». 10 Beronen erresumako hiriburuak Babel, Erek eta Akad izan ziren, guztiak Xinear* 10,10 Xinear: Mesopotamia adierazten du, Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldea.lurraldean. 11 Hemen du Axurrek bere jatorria. Axurrek hiri hauek eraiki zituen: Ninive, Rehobot-Ir, Kala 12 –hiri handia– eta Resen, Ninive eta Kala artean. 13 Mitzraimen semeak, ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak, 14 patrostarrak, kasluharrak eta kaftortarrak; azken hauengandik datoz filistearrak. 15 Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen. 16 Kanaanengandik datoz besteok ere: jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak, 17 hibiarrak, arkitarrak, sindarrak, 18 arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak; gerora, barreiatu egin ziren kanaandar jatorrikoak. 19 Kanaandarren lurraldea Sidondik Gazaraino hedatzen zen Gerar aldetik; eta Sodoma, Gomorra, Adma eta Tzeboim aldetik Laxaraino. 20 Horiek izan ziren Kamen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu. 21 Semek ere, hebrear guztien aita eta Jafeten anaia nagusienak, izan zituen semeak: 22 Elam, Axur, Arpakxad, Lud eta Aram. 23 Aramen semeak Utz, Hul, Geter eta Max izan ziren. 24 Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber. 25 Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg, hau da, «Zatiketa», zuen izena, bere garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan. 26 Joktanen semeak Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah, 27 Hadoram, Uzal, Dikla, 28 Obal, Abimael, Xeba, 29 Ofir, Habila eta Jobab izan ziren.