Egiptoko erregeagatik hileta-eresia

1 Hamabigarren urtean, hamabigarren hilaren* 32,1 Hamabigarren… hilaren: K.a. 585. urteko otsaila/martxoa.batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2 «Gizaseme, kanta eresi hau Egiptoko errege faraoiari buruz:
«“Lehoikumea ematen zenuen
nazioen artean,
baina uretako krokodiloa
bezalakoa zara:
plisti-plasta zabiltza zeure ibaian,
hankekin ur-lasterrari eragin
eta ura zikintzen duzu”.
3 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:
Inguruan nazio asko bildu
eta neure sarea
botako dizut gainera;
nire sarean aterako zaituzte.
4 Lurrera botako zaitut
eta bertan behera utziko
landa zabalean;
hegazti guztiak pausaraziko ditut
zure gainean
eta basapiztia guztiak asebeteko
zure haratustelaz.
5 Mendietan sakabanatuko dut
zure sarraskia
eta harekin haranak beteko;
6 zure odolaz blai egingo dut lurra,
mendi gainetatik isuri
eta erreka-zuloak ere beteko.
7 Zu itzaltzean, zerua estaliko dut:
izarrak ilundu
eta eguzkia lainoz estaliko;
ilargiak ez du distirarik egingo.
8 Zuregatik ilunduko ditut
zeruko argizagi guztiak,
eta ilunpea ekarriko
zure herrialdera.
Honela diot nik, Jainko Jaunak.
9 Herri asko atsekabez beteko da,
zure amaieraren berri nazioei
eta ezagutzen ere ez dituzun
herrialdeei ematean.
10 Herri asko utziko dut txundituta
zuri gertatuaz;
izuak hartuko ditu
haietako erregeak
nik ezpata astintzean
beraien aurrean.
Etengabe egingo dute dardara,
bizia galtzeko beldurrez,
zu eroriko zaren egunean.
11 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:
Babiloniako erregearen gudarosteak
harrapatuko zaitu.
12 Munduko naziorik ankerrenetako
gerlarien ezpatapean
eroraraziko dut
zure gudaroste ugaria;
Egiptoren harrokeria
deuseztatuko dute
eta jendetza guztia suntsituko.
13 Ibai handiaren* 32,13 Ibai handiaren: H.h., Ur handien; Nilo ibaiaz ari da.ertzeko
ganadu guztia akabatuko dut;
ez giza oinek, ez abere-hankek,
ez dituzte hango urak
berriro zikinduko.
14 Orduan baretuko ditut ibaiko urak
eta olioa bezain leunkiro
joango dira.
Honela diot nik, Jainko Jaunak.
15 Egipto hondamendi
bihurtuko dudanean
eta herrialdea huts-hutsik utzi,
bizilagun guztiak jo
eta garbituko ditudanean,
orduan jakingo dute denek
ni naizela Jauna.
16 Hau da abestuko duten eresia:
nazio orotako emakumeek
abestuko dute,
Egipto eta hango
jende guztiarengatik abestuko.
Nik, Jainko Jaunak, esana».

Faraoia Hildakoen Egoitzan

17 Hamabigarren urtean, hilaren* 32,17 Hamabigarren… hilaren: Testuak ez du hila zehazten; agian 32,1 tx.eko data bera da.hamabostean, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 18 «Gizaseme, kanta eresia Egiptoko jende guztiarengatik eta jaitsarazi bera eta munduko beste nazio ahaltsuak lur azpiko mundura, hildakoekin elkartzera* 32,18 Tx.eko testua hondatua dago eta itzulpena zalantzazkoa da; gauza bera gertatzen da hurrengo hiru txatalekin ere.. 19 «Besteak baino hobea ote zara, bada? Etzan zu ere hilobian fedegabeekin, 20 gerran hildakoekin batera. Prest dago ezpata, atera dute Egiptoren eta bertako jendearen aurka. 21 Hildakoen Egoitzan, heroirik adoretsuenek esango dute: “Jaitsi da Egipto bere aliatuekin eta hemen dautza sinesgabe horiek, gerran hilak”. 22 «Han datza Asiriako erregea* 32,22 Asiriako erregea: Asiria eta beste zenbait herrialdetako erregeak Hildakoen Egoitzaren hondoan kokatzen ditu profetak, horrela beraien hondamena eta zigorra adieraziz., bere gerlari guztien hilobiez inguratua; gerran hilak dira denak. 23 Hildakoen tokiko barrunbeetan daude asiriarren hilobiak, erregearenaren inguruan; gerran eroriak dira denak, bizidunen artean izu-ikara ezartzen zutenak. 24 «Han datza Elamgo* 32,24 Elam: Babiloniaren ekialdeko herria.erregea bere gerlari guztien hilobiez inguratua; gerran hilak dira denak. Sinesgabe horiek, bizien artean izu-ikara ezartzen zutenak, lur azpiko mundura jaitsi dira, desohorez beterik, hildakoekin elkartzera. 25 Elamgo erregea gerran hildakoen artean datza, bere gerlarien hilobiez inguratua. Gerran hilak dira sinesgabe horiek guztiak. Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean; denak desohorez beterik dautza hildako guztiekin batera, gerran hildakoen artean. 26 «Han dautza Mexek eta Tubalgo* 32,26 Mexek eta Tubal: Ik.27,13 oh.erregeak ere, beren gerlari guztien hilobiez inguratuak; gerran hilak dira sinesgabe horiek. Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean. 27 Ez daude antzina eroritako heroiekin, beren armaz horniturik Hildakoen Egoitzara jaitsi zirenekin; hauei ezpata burupean eta babeskia* 32,27 antzina: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak erdaingabe (sinesgabe) dakar. // babeskia: Itzulpen hipotetikoa; jatorrizkoak beren gaiztakeriak dio.bular gainean jarri zizkieten. Heroi hauek ere bizidunen artean izu-ikara ezarri zuten. 28 Baina zuk, Egipto, sinesgabeen artean joko duzu lur, eta gerran hildakoekin geldituko zara etzanda. 29 «Han datza Edom* 32,29 Edom: Ik. 25,12 oh.ere: bertako errege eta buruzagiak oso ahaltsuak izan arren, fedegabeekin, gerran hildako guztiekin batera daude. 30 «Han daude iparraldeko herrien buruzagi guztiak, baita sidondar guztiak ere. Izu-ikara ezartzen zuten, baina orain gerran hildakoekin dautza sinesgabe horiek, desohorez beterik eta beren egintzengatik lotsatuak; hildako guztiekin batera daude. 31 «Jendetza hori ikustean, kontsolatu egingo da faraoia bere gudarostea gerran galdu izanaz. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 32 Izu-ikara ezarri baitzuen bizidunen artean, faraoia eta bere gudarostea sinesgabeen artean geldituko dira etzanik, gerran hildakoekin batera. Nik, Jainko Jaunak, esana».