1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
Faraoia zedro handi bat bezalakoa
1 Hamaikagarren urtean, hirugarren hilaren* 31,1 Hamaikagarren… hilaren: K.a. 587. urteko maiatza/ekaina.batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2 «Gizaseme, esan Egiptoko errege faraoiari eta haren jendetzari:«Noren pareko zu,
zeure handitasunean?
3 Libanoko zedro baten antzeko zara:
adar bikainak
eta gerizpe ederreko hostaila ditu,
eta enbor luzea,
adaburua hodeietaraino
iristen zaiona.
4 Euriek hazarazi zuten,
lurpeko urek luzarazi:
hauek haren ingurua
ureztatzen zuten lehenengo,
landako beste zuhaitzen artetik
isurtzen gero.
5 Beste zuhaitzak baino garaiago
egin zen,
adarrak ugaritu
eta luzatu egin zitzaizkion,
ura oparo baitzuen hazteko.
6 Hegazti guztiek
egiten zituzten habiak
haren adarretan,
basapiztia guztiek kumeak azpian,
herri guztietako jendea bizi zen
beraren babespean.
7 Bikaina zen bere handitasunagatik,
bere adarren luzeragatik,
ura oparo baitzuten
haren sustraiek.
8 Jainkoaren baratzeko* 31,8 Jainkoaren baratze: Hau da, Eden (ik. 28,13; 31,9.18; Has 2,8:9).zedroak
ez ziren haren pareko,
zipresek ez zuten
hark bezalako adarrik,
ezta platanoek ere
halako hostailarik;
Jainkoaren baratzean
ez zen hura bezain zuhaitz ederrik.
9 Nik edertu nuen hostaila mardulez,
eta inbidia zioten
Edengo zuhaitz guztiek,
Jainkoaren baratzeko zuhaitzek. 10 «Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Asko luzatu, adaburua hodeietaraino goratu eta harrotu egin delako, 11 zapuztu egin dut eta munduko erregerik ahaltsuenaren* 31,11 munduko erregerik ahaltsuena: Nabukodonosor Babiloniako erregea (ik. 26,7 oh.).esku utzi, beraren gaiztakeriak merezi bezala erabil dezan. 12 Atzerritarrek, nazioen arteko ankerrenek, eraitsi dute eta bertan behera utzi mendietan. Haren adar hostotsuak haran eta erreka-zuloetara erori dira hautsita; haren gerizpean bizi ziren herriek ihes egin eta bakarrik utzi dute. 13 Hegazti guztiak pausatu dira enbor erorian, basapiztiak gorde haren adar artean. 14 Hau dena, ur-bazterreko zuhaitzik hodeietaraino goratu ez dadin gertatu da, eta ongi ureztaturiko arbolarik besteen gain altxa ez dadin. Izan ere, denek hil behar baitute, gizakiek bezalaxe, eta lur azpiko mundura joan, hildakoen tokian daudenekin elkartzera. 15 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zedroa Hildakoen Egoitzara jaitsi zen egunean, dolu eragin nion naturari: itsas leizea itxi nuen, haren ur-lasterrak eta ur handiak geldiaraziz; beragatik Libano mendia ilundu nuen, eta landa zabaleko zuhaitzak ihartu. 16 Hildakoekin elkartzera Hildakoen Egoitzara jaitsarazi nuenean, haren erorketaren burrunbaz dardara eragin nien nazioei. Lur azpiko munduan, Edengo zuhaitz guztiak, Libanoko aukeratuen eta ederrenak, ongi ureztatuak, poztu egin ziren haren kontura. 17 Hauek ere, berarekin batera, Hildakoen Egoitzara jaitsi ziren, gerran hildakoak bezalaxe; haren euskarri ziren eta haren gerizpean bizi ziren nazioen artean. 18 Edengo zuhaitzen artean, zein zu bezalakoa ospe eta handitasunean? Halere, Edengo zuhaitzekin batera bota zaituzte lur azpiko mundura; sinesgabeen artean zaude, gerran hildakoekin batera. Hauxe da faraoiaren eta haren jendetzaren amaiera. Nik, Jainko Jaunak, esana».