← Anterior Esaera Zaharrak 7 Siguiente →

Emakume adulteriogilearen azpijoko maltzurra

1 Seme, gorde nire esanak eta izan gogoan nire aginduak.
2 Bizi nahi baduzu, gorde nire aginduak
eta izan bedi nire irakatsia zuretzat begi-ninia legez.
3 Eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan* 7,3 Eramatzazu beti zeurekin: H.h., Lotu zeure behatzei. // ezarri…: Ik. 3,3 oh..
4 Esaiozu zuhurtziari: «Nire arreba* 7,4 Nire arreba: Hitzak emakume maitea adierazten du Kantarik Ederrena liburuan (ik. Kt 4,9 oh.).zara zu»,
eta hartzazu adimena ahaidetzat;
5 berauek babestuko zaituzte emakume lotsabakoagandik,
lausenguz dabilkizunagandik.
6 Etxeko leihoan nengoela, burdinsarera hurbilduta,
7 heldugabeko gazte batzuen artean
zentzubako bat zegoela ohartu nintzen.
8 Emakumea bizi zeneko kale-kantoira joan
eta beraren etxera bideratu zen.
9 Egunaren amaiera zen, ilunabarra,
gau betea eta iluntasuna zetozen.
10 Eta hara non ateratzen zaion emakumea bidera!
Emagaldu bezala jantzita, ausarkeriaz betea.
11 Marimatraka da eta gizalegerik gabea,
oinak etxean eduki ezin dituzten horietakoa;
12 nahiz plazan nahiz kalean,
bazter guztietan dago zelatan.
13 Eta mutilari heldu, musuz josi
eta lotsagabeki esaten dio:
14 «Esker oneko oparia egin beharrean nengoen,
eta gaur bete dut promesa* 7,14 promesa: Esker oneko oparia otordu batez burutzen zen (ik. Lb 7,16); otordu horretara gonbidatzen du emakumeak gaztea..
15 Horregatik irten naiz zure bila
zurekin egon nahian, eta aurkitu zaitut!
16 Estalkiz jantzi dut ohea
Egiptoko lihoz egindako oihal koloretsuz,
17 logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.
18 Zatoz, mozkor gaitezen laztanez goizeraino,
goza gaitezen elkarrekin amodioaz.
19 Nire senarra ez dago etxean,
joana da bidaian, oso urruti.
20 Eramana du diru-zorroa ere,
eta ez da ilbetea arte itzuliko».
21 Bere zurikeriaz menderatu egiten du,
bere hitz goxoez erakarri.
22 Eta mutila atzetik joaten zaio berehala,
hiltegira doan idia bezala,
lakioan jausten den oreina legez* 7,22 Tx.aren azken lerroa ez da argia jatorrizkoan.,
23 geziak gibela zeharkatzen dion arte;
sarera erortzen den txoria bezala doa
eta ez daki bizia jokatzen ari dela.
24 Beraz, ene seme, entzun, adi egon nik esandakoari.
25 Ez bedi zure bihotza horrelako emakumearen atzetik abia,
ez zaitez berarengatik galbidean jar,
26 asko izan baitira berak hondatuak,
ugari, heriotzara eraman dituenak.
27 Harekin dabilena Hildakoen Egoitzarako bidetik doa* 7,27 Harekin… doa: H.h., Haren etxea Hildakoen Egoitzarako bidea, Herioaren geletara jaisten dena..