Amos 1
Siguiente →
Sarrera: Amos profeta
1 Hona hemen Tekoa hiriko Amos artzainaren hitzak, Jaunak Israeli buruz agertu zizkionak, lurrikara baino bi urte lehenago, Judako errege Uzias zela, eta Israelgoa, berriz, Joaxen seme Jeroboam* 1,1 Tekoa: Juda erresuman Jerusalemdik hegoaldera, 15 km-ra dagoen herrixka. // Uzias: K.a. 781etik 740ra izan zen errege; Jeroboam, berriz, 787tik 747ra. // Israel: Hemen iparraldeko erresuma adierazten du, Salomonen heriotza ondoren eratu zena; hiriburua Samaria zuen (ik. Os 1,1 oh.). // lurrikara: Seguruenik, K.a. 750ean gertatu zen.. 2 Hau zioen Amosek:Orro dagi Jaunak Siondik,
deiadar Jerusalemdik;
larreak galduak dira,
Karmel gaina* 1,2 Karmel gaina: Mediterraneo hegian Palestina iparraldean.lehortua.
INGURUKO NAZIOEN ETA JUDA ETA ISRAELEN AURKA MEZUAK (1,3–2,16)
Siria
3 Honela dio Jaunak:«Damasko herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Galaad* 1,3 zein baino zein handiago: H.h., hiru gaiztakeria eta laurengatik. 1–2 kap.etan zigor-iragarpen bakoitzean errepikatzen den esakunea. Gaiztakeriaren neurriak gainezka egin duela adierazten du. // Galaad: Jordanez ekialdean zegoen lurraldea.erabat txikitu baitute,
burdin arez bezala;
4 horregatik, su emango diot
Hazael errege-etxeari,
eta suak irentsiko ditu
Ben-Hadaden* 1,4 Hazael, Ben-Hadad: Damaskoko errege ezberdinen izenak; Israelen etsai bakegaitzak izan ziren (ik. 2 Erg 13,22-25).jauregiak.
5 Zatitu egingo ditut
Damaskoko hiri-morroiloak,
kendu Bikeat-Abendik
buruzagia,
kendu Bet-Edendik
aginte-makila duena,
eta Siriako herria Kir-era* 1,5 Bikeat-Aben (gaiztakeri bailara) eta Bet-Eden (atsegin-etxe) toki ezezagunak dira; beharbada, Siriako hiriburu Damaskoren izen sinbolikoak. // Kir: Mesopotamia Behereko hiria; Ur hiria bera, Abrahamen sorterria, izan liteke.
erbesteratua izango da».
Jaunak esan du.
Filistea
6 Honela dio Jaunak:«Gaza herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Herri osoak erbesteratu baititu,
edomdarren esku uzteko;
7 horregatik, su emango diet
Gazako harresiei,
eta bertako jauregiak
irentsi egingo ditu.
8 Axdod hiritik
kendu egingo dut buruzagia,
Axkelondik aginte-makila duena;
Ekron hiriaren aurka
jasoko dut eskua,
eta gainerako filistear apurrak
galdu egingo dira».
Jainko Jaunak esan du.
Tiro
9 Honela dio Jaunak:«Tiro herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Jendetzak eman baitizkie gatibu
edomdarrei,
anaiarteko itun-hitzari* 1,9 Tiro: Feniziar itsasaldeko hiri nagusietako bat, Palestinako iparraldean. // anaiarteko itun-hitza: Salomonen eta Tiroko erregearen arteko antzinako itunei buruz esana (ik. 1 Erg 5,26; 9,10-14).eutsi gabe;
10 horregatik, su emango diet
Tiroko harresiei,
eta bertako jauregiak
irentsi egingo ditu».
Edom
11 Honela dio Jaunak:«Edom* 1,11 Edom: Itsaso Hilaren hegoaldeko herria; Jakoben anaia Esauren ondorengotzat jotzen da (ik. Has 25,21-26.29-30; 36); beraz, Israel eta Edom anaitasun-lokarriz elkartuak daude.herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Ezpataz aurrean erabili baititu
bere anaia israeldarrak,
errukia itoz;
gogor eutsi dio suminari,
eten gabe gorrotoari;
12 horregatik, su emango diot
Teman hiriari,
eta Botzra* 1,12 Teman, Botzra: Edomgo erregeen egonlekuak.hiriko jauregiak
irentsi egingo ditu».
Amon
13 Honela dio Jaunak:«Amondarrek
gaiztakeriarik asko egin dute,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo ditut!
Galaadeko emakume haurdunei
sabela urratu baitzieten,
beren lurraldea
zabaldu ahal izateko;
14 horregatik, su emango diet
Raba hiriko harresiei,
eta bertako jauregiak
irentsi egingo ditu;
borrokaldikoan,
guda-garrasiak izango dira
eta ekaitz-egunean bezalako
zalaparta.
15 Haien erregeak
erbestera joan beharko du
bere buruzagi eta guzti».
Jaunak esan du.