DAVID ISRAEL OSOKO ERREGE (5,1–24,25)

Lehen urteak (5,1–10,19)

David, Israelen errege gantzutu

(1 Kro 11,1-3)

1 Israelgo leinu guztiek Hebronera Davidengana bildu eta esan zioten: «Zeure odolekoak* 5,1 Hebron: Ik. 2,1 oh. // Zeure odolekoak: H.h., zeure hezur-mami.gaituzu gu ere. 2 Lehendanik, Saul gure errege zenean ere, zuk zenituen Israelen joan-etorriak gidatzen. Jaunak esana dizu: “Zuk gidatuko duzu ene herri Israel eta zu izanen zara israeldarren agintari”». 3 Etorri ziren, bada, israeldarren buruzagi guztiak Hebronera David erregeagana, eta hitzarmena egin zuen honek haiekin Jaunaren aurrean. Haiek Israelgo errege gantzutu zuten.