← Anterior 2 Kronikak 27 Siguiente →

Jotamen erregealdia

(2 Erg 15,33-38)

Jotamen erregealdia

(2 Erg 15,33-38)

1 Hogeita bost urte zituen Jotamek errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Jeruxa zuen izena eta Tzadoken alaba zen. 2 Jaunari atsegin zaiona egin zuen, beraren aita Uziasek bezala, baina ez zen tenpluan sartu* 27,2 ez zen tenpluan sartu: Intsentsua erretzera, Uzias bezala.. Hala ere, herria okerbideratua zebilen. 3 Jotamek egin zuen Jaunaren etxeko ate garaia; eta beste lan asko ere bai Ofel* 27,3 ate garaia: Ik. 2 Erg 15,35 eta oh. // Ofel: Tenplutik eta jauregitik hegoaldera zegoen auzategia.zeritzan auzategiko harresian. 7 Jotamen gainerako jarduerak, egin zituen gerrak eta beste egintzak «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak. 8 Hogeita bost urte zituen errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. 9 Hil zenean, Daviden hirian ehortzi zuten Jotam. Ondorengo erregea haren seme Akaz izan zen.