← Anterior 2 Kronikak 25 Siguiente →

Amatziasen erregealdiaren bukaera

(2 Erg 14,17-20)

25 Israelgo errege Joax, Joakazen semea, hil eta gero, beste hamabost urtez bizi izan zen Judako errege Amatzias, Joaxen semea. 26 Amatziasen gainerako jarduerak, lehenengotik azkenera, «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan* 25,26 Judako eta Israelgo Erregeen Liburua: Ik. 16,11 eta oh.» daude idatziak. 27 Amatzias Jaunarengandik urrundu eta gero, azpilana egin zuten batzuek beraren aurka Jerusalemen. Orduan, erregeak Lakixera egin zuen ihes. Baina haren ondoren jendea Lakixeraino bidali eta bertan hil zuten. 28 Gero, zaldi gainean eraman eta bere arbasoen ondoan, Judako hiri batean* 25,28 Judako hiri batean: 2 Erg 14,20 tx.ean eta antzinako itzulpenetan esaten denez, hiri hori Daviden Hiria, Jerusalem, da., ehortzi zuten.