2 Kronikak 1 Siguiente →

Salomonen agintea eta aberastasunak

(9,25-28 eta 1 Erg 10,26-29)

14 Salomonek, mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi bildurik, hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera. 15 Salomon erregeak zilarra eta urrea harriak bezain ugari bildu zituen Jerusalemerako, eta zedroak ere bai, Xefela* 1,15 Xefela: Jerusalemdik hego-mendebaldera zegoen, Mediterraneo itsasbazterrean; nekazaritza handia egiten zen lautada hartan.itsas hegian hazten diren basapikuak bezain kopurutsu. 16 Salomonen zaldiak jatorriz Mutzri eta Kue-koak* 1,16 Ik. 1 Erg 10,28 oh.ziren; Kuen erosi ohi zituzten erregearen merkatariek. 17 Mutzritik ekarritako guda-gurdi batek zilarrezko seiehun txanpon balio zuen eta zaldi batek ehun eta berrogeita hamar. Salomonen merkatariek hititen eta aramearren errege guztientzat ekarri ohi zituzten halakoak.