← Anterior 2 Erregeak 25

Jaunaren etxea hondatu

(Jr 39,8-10; 52,12-27; 2 Kro 36,17-21)

8 Babiloniako Nabukodonosorren erregealdiko hemeretzigarren urtean, bosgarren hilaren zazpian* 25,8 K.a. 587ko uztailaren azken aldera, alegia. Jr 52,12 tx.ean hilaren hamarrean esaten da., Nebuzaradan Babiloniako erregearen funtzionarioa eta guardiaburua etorri zen Jerusalemera. 9 Su eman zien Jaunaren etxeari, jauregiari eta Jerusalemgo etxeei, handikienei batez ere. 10 Eta guardiaburuarekin batera zetorren babiloniar gudarosteak Jerusalemgo harresia bota egin zuen. 11 Ondoren, Nebuzaradan guardiaburuak erbesteratu egin zituen hirian geldituak ziren bizilagunak, baita Babiloniako erregearen alde jarri zirenak eta gainerako jendea ere. 12 Herriko jende xehea baizik ez zuen utzi, alorrak eta mahastiak landu zitzaten. 13 Babiloniarrek zatikatu egin zituzten Jaunaren etxean zeuden brontzezko zutabeak, orgak eta uraska handia* 25,13 zutabeak, orgak eta uraska handia: Ik. 1 Erg 7,15-37., eta Babiloniara eraman zuten brontzea. 14 Kulturako erabili ohi ziren brontzezko tresna guztiak ere hartu zituzten: eltzeak, palak, labanak, katiluak. 15 Guardiaburuak, gainera, urre nahiz zilar hutsezko tresnak hartu zituen: intsentsu-ontziak eta isipu-ontziak* 25,15 25,14-15 tx.etan aipatzen diren tresna eta ontziez, ik. 1 Erg 7,45.48-50.. 16 Ezin zen jakin zenbat pisatzen zuen Salomonek Jaunaren etxerako eginak ziren bi zutabeen, uraskaren eta orgen brontzeak. 17 Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metro zuten gora, gainean metro eta erdiko* 25,17 metro eta erdiko: 1 Erg 7,16 eta Jr 52,22 tx.etan bi metro eta erdikoak zirela esaten da.kapitel bana, brontzezkoak, kapitel bakoitza brontzezko sare eta granadaz inguratua zelarik. Bi zutabeen apaingarriak ere berdinak ziren.