← Anterior 2 Erregeak 23 Siguiente →
28 Josiasen gainerako jarduerak eta egintzak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 29 Josiasen egunetan Egiptoko erregea, Neko faraoia, Asiriako erregeari laguntzera joan zen Eufrates ibai ingurura. Josiasek aurre egin zion faraoiari, baina honek, borrokan hasi orduko, hil egin zuen Josias Megidon* 23,29 Megido: Izreel lautadako hiri gotortua.. 30 Ofizialek Megidotik Jerusalemera guda-gurdi batean gorpua eraman eta bere hilobian lur eman zioten Josiasi. Orduan, herriko jendeak Josiasen seme Joakaz gantzutu eta izendatu zuen errege, bere aitaren ordez.