← Anterior 2 Erregeak 12 Siguiente →

Siriarren erasoa. Joax hil

(2 Kro 24,23-27)

18 Aldi hartan, Siriako errege Hazaelek Gat* 12,18 Gat: Ik. 1 Erg 2,39 oh.hiriari eraso eta hartu zuen. Ondoren, Jerusalemen kontra jo zuen. 19 Judako errege Joaxek, ordea, bere aurretik Judan errege izaniko Josafat, Joram eta Akaziasek Jaunari sagaraturiko eskaintza guztiak Siriako errege Hazaeli igorri zizkion, baita Joaxek berak egindakoak eta Jaunaren etxeko nahiz erregearen jauregiko altxortegian zegoen urre guztia ere. Orduan, Hazaelek alde egin zuen Jerusalemdik. 20 Joaxen gainerako jarduerak eta egin zuen guztia «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 21 Funtzionarioek, azpilana eginez, hil egin zuten Joax Bet-Milon* 12,21 Bet-Milo: Segur aski, 2 Sm 5,9 eta 1 Erg 9,15 pasarteetan aipatzen den Milo bera da., Silara bidean zihoala. 22 Ximeaten seme Jozabad eta Xomerren seme Jehozabad* 12,22 Jehozabad: Zenbait eskuizkributan Jozahar ere deitu ohi zaio; 2 Kro 24,26 tx.ean Zabad izena eman zaio.funtzionarioak izan ziren erregea hil zutenak. Daviden Hirian ehortzi zuten, bere arbasoen ondoan. Ondorengo erregea haren seme Amatzias izan zen.