Kristo harri bizia eta Jainkoaren herri berria
4 Hurbil zaitezte Jaunarengana. Bera da harri bizia, gizonek baztertua, baina Jainkoaren begietan aukeratua eta bikaina. 5 Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko* 2,5 eta apaiz sagaratuko: H.h., apaizgo santu izateko; ik. Ir 19,6 oh. Herri osoari dagokio hemen apaiz-eginkizuna., Jainkoari atsegin zaizkion espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskaintzeko. 6 Hau dio, izan ere, Liburu Santuak* 2,6 Liburu Santuak: Is 28,16 tx.eko aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera egina da.:Hona nikSionen harri bat ipini,
giltzarri aukeratu eta bikaina.
Horretan sinesten duenak
ez du huts egingo. 7 Zuentzat, beraz, sinesten duzuenontzat, harri hori balio handikoa da; sinesten ez dutenentzat, berriz, Liburu Santuak dioenez,
etxegileekbazterturiko harria
kantoi-harri bihurtu da;
8 eta baitabehaztopa-harri ere,
erorarazteko harkaitz.Behaztopa egiten dute mezua onartu nahi ez dutelako: hori da ezarri zaien zoria. 9 Zuek, ordea, jatorri aukeratuzarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri,ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.
10 Garai batean herri ere ez zinetenok,
orain Jainkoaren herri zarete;
errukirik gabe zeundetenok,
orain errukia iritsi duzue.
Kristau-bizitza jentilen artean
11 Ene maiteok, munduan arrotz eta atzerritar zaretenez, arren eskatzen dizuet utz ditzazuela alde batera zuen kontra borrokan ari diren giza grina gaiztoak* 2,11 giza grina gaiztoak: H.h., haragizko irritsak; ik. Erm 7,18 oh.. 12 Joka ezazue ongi jentilen artean; horrela, orain gaizkiletzat salatzen bazaituztete ere, zuen egintza onak aitortu beharko dituzte eta Jainkoa goretsiko dute, hura kontuak hartzera etortzean.Agintariekin harremanak
13 Jaunarengatik, izan zaitezte giza agintari guztien menpeko: bai denen gain agintea duen erregearen menpeko, 14 baita gobernarien menpeko ere, hark ezarriak baitira, gaizkileak zigortzeko eta on egiten dutenak saritzeko. 15 Izan ere, hau da Jainkoaren borondatea: zuek, on eginez, zentzugabe eta ezjakinak* 2,15 zentzugabe eta ezjakinak: H.h., gizon zentzugabeen ezjakintasuna: Jainkoa aintzat hartu nahi ez duten gizon-emakumeak dira (ik. Erm 1,22-25).isilaraztea. 16 Joka ezazue pertsona libre bezala; ez, ordea, askatasuna gaiztakeriaren estalkitzat erabiliz, zeuen buruak Jainkoaren zerbitzura jarriz baizik. 17 Errespetatu guztiak, maitatu senideak, izan begirune Jainkoari eta errespetua erregeari.Esklaboen harremanak nagusiekin
18 Zuek, esklabook, izan errespetu osoz zeuen nagusien menpeko, ez on eta bihozbera direnen menpeko bakarrik, baizik eta gogorrak direnen menpeko ere bai. 19 Gauza ederra baita, Jainkoa ezagutzen duenarentzat, bidegabeko sufrimenduak eramatea. 20 Izan ere, zerbait gaizki egiteagatik zigortuko bazintuztete, zer merezimendu izango zenukete? Baina on egiteagatik sufritu behar baduzue, hori gauza ederra da Jainkoaren aurrean. 21 Izan ere, honetarako deitu zaituzte Jainkoak: Kristok, zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen.22 Hark ez zuenbekaturik egin,
ez zen haren ahoan maltzurkeriarik;
23 iraintzen zutenean,
ez zuen irainez erantzuten;
sufriarazten ziotenean,
ez zuen mehatxurik egiten;
aitzitik,
zuzen epaitzen duenaren eskuetan
jartzen zuen bere burua.
24 Gure bekatuak bere gain hartu
eta gurutzeraino eraman zituen,
gu ere,
bekatuzko bizierari uko eginez,
zuzentasunaren arabera
bizi gaitezen.
Haren zauriek sendatu zaituztete.
25 Galdurik zenbiltzaten,
ardiak bezala;
baina orain zeuen artzain
eta zaintzaileagana itzuli zarete.