← Anterior 1 Kronikak 25 Siguiente →

Kantarien hiru taldeak

1 Davidek eta kultuaren arduradun nagusiek* 25,1 arduradun nagusiek: H.h., gudarosteko buruzagiek; segur aski lebitar-taldeburuak ziren.kultu horretarako Asafen, Hemanen eta Jedutunen ondorengoak bereizi zituzten. Hauek Jainkoaren mezuak kantatzen zituzten zitara, harpa eta txilinen laguntzaz. Hona hemen eginkizun hori zutenen zerrenda. 2 Asafen semeak: Zakur, Josef, Netanias eta Asarela; beren aita Asaf zuten zuzendari eta honek erregearen aginduen arabera kantatzen zituen Jainkoaren mezuak. 3 Jedutunen semeak sei hauek izan ziren: Gedalias, Tzeri, Jexaias, Haxabias, Matitias eta Ximei* 25,3 Ximei: Ez da ageri hebreerazko testuan, baina grekozko antzinako itzulpenaren eta 17. tx.aren arabera (ik. zerrendako 10.a) sartu dugu.; beren aita Jedutun zuten zuzendari eta honek zitara joz kantatzen zituen Jainkoaren mezuak, Jauna ospatu eta goretsiz. 4 Hemanen semeak: Bukias, Matanias, Uziel, Xebuel, Jerimot, Hananias, Hanani, Eliata, Gidalti, Romamti-Ezer, Joxbekaxa, Maloti, Hotir eta Mahaziot* 25,4 Hananias eta Mahaziot bitartean dauden izenak otoitz-eran irakur daitezke hebreeraz; otoitz hau egingo lukete: Erruki zakizkit, Jauna, erruki zakizkit. Zu zara ene Jainkoa. Goretsi eta ospatu dut zure laguntza. Larrialdian nengoelarik mintzatu naiz. Emadazu ikuskari ugari.. 5 Hauek guztiak, Hemanen seme ziren; bera, berriz, erregeari Jainkoaren mezuak adierazten zizkion profeta* 25,5 profeta: H.h., ikuslea, hebreeraz antzina profetari esan ohi zitzaion bezala; kap. honetako 1.2.3. eta beste zenbait tx.etan profetizatze aditzak hau esan nahi du: Jainkoaren mezua kantatzea musika-tresnen laguntzaz., Jainkoaren ahalmena handietsiz. Hamalau seme eta hiru alaba eman zizkion Jainkoak Hemani. 6 Hauek guztiak, beren aita Asaf, Jedutun eta Hemanen zuzendaritzapean, erregearen esanetara zeuden, Jaunaren etxeko kultuan txilin, harpa eta zitararen laguntzaz kantatzeko. 7 Hauek, beren ahaideekin batera, berrehun eta laurogeita zortzi ziren, denak musikari iaioak, Jauna kantuz goresteko ikasiak. 8 Zerbitzua nork egin erabakitzeko zotz egin zuten, zozketan denak sartuz: gazte eta zahar, ikasi eta ikasle. 9 -31 Hona hemen, zozketan sartu ziren taldeburuen zerrenda; talde bakoitzean hamabi lagun sartzen ziren: 1.a Asafen seme Josef; 2.a Gedalias; 3.a Zakur; 4.a Itzri; 5.a Netanias; 6.a Bukias; 7.a Jesarela; 8.a Jexaias; 9.a Matanias; 10.a Ximei; 11.a Azarel; 12.a Haxabias; 13.a Xubael; 14.a Matitias; 15.a Jeremot; 16.a Hananias; 17.a Joxbekaxa; 18.a Hanani; 19.a Maloti; 20.a Eliata; 21.a Hotir; 22.a Gidalti; 23.a Mahaziot; 24.a Romamti-Ezer.