Emazte ona

1 Zorionekoa emazte onaren senarra:
bi aldiz luzeagoa izango da haren bizitza.
2 Emazte adoretsua senarraren poza:
bakean emango ditu honek bere bizi-urteak.
3 Emazte ona dohain bikaina:
Jaunari begirune diotenentzat dago gordea;
4 hori duenak, behartsu nahiz aberats,
bihotza alai, aurpegia beti argi.

Emakume gaiztoa

5 Badira hiru gauza kezkatzen nautenak:
hiriko konponezinak, jendailaren matxinada
eta salaketa faltsua;
heriotza baino kaltegarriagoak dira.
Baina laugarren batek izutu egiten nau:
6 beste batengatik jeloskor dagoen emakumeak,
bihozmingarri baita.
Mihiaren zigorrak lau horietan esku hartzen du* 26,6 Mihiaren… esku hartzen du: Argi ez dagoen testuaren gutxi gorabeherako itzulpena..
7 Emakume gaiztoa idiei gaizki lotutako uztarria* 26,7 uztarria: Gaizki lotutako uztarriak lepoa zauritzen du bere igurtziez eta ongi tira egitea eragozten.bezala da,
halakoarekin ezkontzea eskorpioiari heltzea bezala.
8 Emakume mozkorra guztiz amorragarri gertatzen da,
ezin izango du bere desohorea ezkutatu.
9 Emakume lotsagabeari begiratu harroan antzematen zaio,
betazaletan ere igartzen.
10 Oso kontuz ibili lotsa gutxiko neskarekin,
egokiera ikusten badu, aprobetxatu egingo da eta.
11 Kontuz ibili haren begirada lotsabakoaz,
eta ez harritu iraintzen bazaitu;
12 bidaiari egarritua ahoa ireki
eta edozein ur edateko prest dagoen bezala,
edozeinen ate aurrean esertzen da zain
eta edozein geziri zabaltzen geziontzia.

Emazte bikainaren gorespena

13 Emaztearen xarma senarraren poza;
haren zuhurtasuna indarberritzaile.
14 Neurriz hitz egiten duen emaztea Jaunaren dohaina;
ezer ez ongi hezia baino baliotsuago.
15 Dohainik bikainena emakume umila;
ezer ez emakume bihotz-garbia baino baliotsuago.
16 Zeru goian* 26,16 Zeru goian: H.h., Jaunaren goialdeetan.agertzen den eguzkiaren antzeko
emazte bikainaren edertasuna etxe txukunean.
17 Argimutil sakratuan* 26,17 Argimutil sakratua: Jerusalemgo tenpluko urrezko argimutilaren aipamena.dir-dir dagien kriseilua bezalako
aurpegi ederra gorputz lirainean.
18 Urrezko zutabeak zilarrezko oinarrietan bezala dira
zango ederrak oin sendoen gainean* 26,18 Eskuizkribu batzuek eransten dute: 19 Ene seme, gorde ezazu zeure gaztaroko osasuna eta ez eman zeure indarra emakume arrotzei. 20 Lautada osoan lursail emankorra bilatu ondoren, erein bertan zeure hazia, zeure jatorriaren bikaintasunean fidatuz. 21 Horrela, zure ondorengo kimuak harro izango dira beren jatorri bikainaz. 22 Ordaindutako emakumea mespretxagarritzat hartzen da; emakume ezkondua, berriz, dorre hilgarritzat berarengana hurbiltzen direnentzat. 23 Emakume fedegabea bekatariari suertatzen zaio; emakume fededuna, Jaunarenganako begirunea dionari. 24 Emakume lotsagabea desohorean bizitzen da; lotsa duenak, berriz, eratsu jokatzen senarrarekin ere. 25 Emakume ausarta txakurra bailitzan hartzen da, baina lotsa duenak begirune izaten dio Jaunari. 26 Senarra ohoratzen duen emaztea jakintsu agertuko da guztien begietan, baina desohoratzen duena harro eta fedegabetzat hartuko. Zorionekoa emazte onaren senarra: bi aldiz luzeagoa izango haren bizitza. 27 Emakume zaratatsu eta berritsua erasorako dei egiten duen turuta bezalakoa da; haren senarra, egoera horretan, beti gerra-istilutan bizi da..

Egoera amorragarriak

28 Badira bi gauza bihotza atsekabetzen didatenak,
eta hirugarren bat amorrarazten nauena:
pobreziak menderatutako soldadua,
mespretxuz bazterturiko pertsona burutsua
eta bekatari bihurtzen den pertsona zuzena;
horrelakoa ezpatari ematen dio Jaunak.

Merkataritza

29 Merkatariak nekez ihes egingo dio hutsegiteari
eta tratularia ez da bekaturik gabe geldituko.