1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
88. (87.) SALMOA
Etsitakoaren deiadarra
1 Kanta. Koreren semeen salmoa. Koru-zuzendariarentzat. Gaixoaldirako, atsekaberako. Heman ezratarraren poema* 88,1 Gaixoaldirako, atsekaberako: Bi hitzen esanahia ez da segurua (ik. 33,1); bigarrena hemen bakarrik azaltzen da. // Heman: Koreren ondorengoen arteko kantari baten izena (ik. 1 Kro 6,18), baita 1 Erg 5,11 tx.ean aipaturiko jakintsuetako batena ere. // ezratar: Indigena edo bertako esan nahi du..2 Jauna, ene Jainko salbatzailea!
Gau eta egun laguntza eske deiadar degizut.
3 Hel bekizu nire otoitza, makur belarria nire garrasira!
4 Zoritxarrez josia nago, Herio Leize ertzean nire bizia.
5 Zulora doazenekin bat egina naukate, hain nago indargabetua.
6 Herioaren esku utzia nago, erail eta hilobian sartuak bezala:
ez dituzu gehiago gogoan izango,
zurekiko lokarriak moztuak baitituzte.
7 Zulo sakonera jaurti nauzu, barren-barreneko ilunpetara.
8 Zama astun dut gainean zure haserrea,
zure atsekabe-itsasoan murgildurik.
9 Ezagunak urrundu egin dizkidazu,
haientzat higuingarri bihurtu nauzu.
Preso nago, irtenbiderik gabe,
10 atsekabearen atsekabez begiak akiturik.
Egun osoan zuri deika nago, Jauna,
eskuak zuregana luzaturik.
11 Hildakoen alde egingo ote duzu miraririk?
Haien arimak* 88,11 arimak: H.h., itzalak, Hildakoen Egoitzan diren hildakoak. Azpimarragarria da Sal 88,7.12-13 tx.etan hildakoen bizilekua adierazteko zenbat hitz erabiltzen diren (zulo sakon, barreneko ilunpe, hilobi, hondamen-leize, oroitzapenik gabeko herrialde).jaikiko ote zu gorestera?
12 Iragartzen ote hilobian zure maitasuna,
hondamen-leizean zure leialtasuna?
13 Ezagutzen ote zure mirariak ilunpetan,
zure salbamen-asmoa oroitzapenik gabeko herrialdean?
14 Baina nik, Jauna, deiadar degizut laguntza eske,
zuregana doa nire otoitza goiz-goizetik.
15 Jauna, zergatik baztertzen nauzu,
zergatik gordetzen aurpegia?
16 Haurtzarotik, dohakabe naiz eta gaixo,
zure izu-ikaren zamapean lehertua* 88,16 lehertua: Jatorrizko hitza ezezaguna da eta itzulpena zentzuaren arabera egina..
17 Zure sumina gainetik igaro zait,
zure ikara larriak galdu nau.
18 Uholdeak bezala murgildua naukate egun osoan,
alde guztietatik inguratua.
19 Adiskide eta lagunak urrundu egin dizkidazu:
ilunpeak ditut lagunarte bakar.